27/12/2021

PRODUKTU ERRETIRAKETA

Grand Ferrero Rocher txokolate beltza urrekin, 125g-ren produktu erretiraketa

Ferrero Ibérica, S.A. hornitzaileak jakinarazi digu Grand Ferrero Rocher – Txokolate beltza urrekin, 125 g, kontsumo-data gomendatua: 2022/04/20 produktuan esnea egon daitekeela, eta substantzia hori ez dagoela produktuaren etiketan adierazita.

Ondorioz, EROSKIn kaltetutako produktuaren ale guztiak baztertu ditugu.

ADI: Esneari alergia dioten pertsonek ez dute kontsumitu behar.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Zenbatekoa itzuliko dizugu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deitzen baduzu edo gure edozein dendatatik pasatzen bazara. Barkatu eragozpenak.

Zerbait argitu nahi baduzu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz. Honetaz gain, Ferrerok bere web orrian publikatutako oharrean ere informatu zaitezke: Ferreroren ohar ofiziala.

flecha-volv