EROSKI Optikak

Optikak

EROSKI/optikan, zure begien osasuna da gure kezka. Horregatik, zure beharren araberako zerbitzuak eta abantailak diseinatu ditugu. Zentro optikoen kate bat dugu, profesional, produktu, zerbitzu eta berme onenekin.

Berezko produktuen sorta zabala

Gure optiketan, kalitatezko eta diseinuzko produktu-aukera handia topatuko duzu: betaurreko graduatuak eta eguzkitakoak, ukipen-leiarrak, likidoak eta osagarriak, etab. Berezko produkturik onenak, merkatuko lehen markak eta azkeneko joerak zuretzat esklusiboki, milaka abantailarekin.

Optikak

Diagnostikoa dohainik

Optikari-talde diplomatu batek ikusmena graduatu eta begi-tentsioa neurtuko dizu, erabat dohainik.

Optikak

Zure neurrirako zerbitzuak

Zure betaurreko progresiboetan, kristalak egokitzen ditugu lehenengo hiru hilabeteetan behar bezainbeste alditan, horietara moldatzen zaren arte, eta, lortzen ez baduzu, aldatu egiten dizkizugu edo dirua itzultzen dizugu. Gainera, zure betaurrekoak ordubetean eduki ditzakezu, produktua stockean badugu, betiere. Ukipen-leiarren kasuan, probatzeko pare bat eskaintzen dizkizugu (erabili eta botatzeko ukipen-leiarrak), eta hasierako kita ere bai, dohainik (koloretako ukipen-leiarrak izan ezik).

Optikak

Zure beharrak kontuan hartzen ditugu

Betaurrekoentzako haustura-aseguru osoa eskaintzen dizugu. Hala, lehenengo urtean dohainik ordezten dizkizugu, armazoia nahiz kristala hausten bada. Halaber, iraupen luzeko ukipen-leiarren asegurua ere eskaintzen diguzu, eta lehenengo 3 urteetan, berriak erostean % 50 bakarrik ordainduko duzu. Gainera, familian hamabi urtez beherakoak badituzu, lehenengo urtean betaurrekoak dohainik aldatzen dizkiegu, graduazioa aldatuz gero. Eta, noski, erosketarekin gustura ez bazaude, dirua itzultzen dizugu.

Optikak
Optikak