Ahuakatea labean arrautzarekin
- Hasierakoa
- 7432 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
- Prezio ertaina
- Prezio ertaina
- Nutrizio-sailkapena

- kcal
- 228 11%
- Azukreak
- 5,5g 6%
- Koipeak
- 19g 27%
- Koipeak saturatuak
- 3 17%
- Gatza
- 0,5g 8%
Prestaketa
ipula gorria eta barrengorria kubo txiki-txikietan zatituko ditugu, eta koilarakada bat oliba-oliorekin zartagin bero batean salteatuko ditugu gorritzen diren arte. Gatza bota, iragazki batean pasatu eta gorde egingo dugu.
Ahuakateak erdibitu, erdiko hezurra kendu eta erdialdea pixka bat hustuko dugu gero arrautza sar dadin. Labea aurretik berotuko dugu 200 ºC-raino, labeko erretilu batean jarrita ahuakateak sartuko ditugu arrautzaz beteta eta tipula gorri konfitatuarekin eta barrengorriekin. Labean edukiko dugu 5 minutuz.
Oso garrantzitsua: gorringoa likido eta zuringoa krematsu gera daitezen, lehenbizi bereizi egin behar ditugu eta, lehenbizi, ahuakateak zuringoarekin soilik eduki labean 3 minutuz. Gero, labea ireki, ahuakate bakoitzean gorringo bat jarriko dugu eta gainean tipula gorria eta barrengorriak, eta beste bi minutuz utziko ditugu labean.
Arrautza mamitu ondoren ahuakateak labetik ateratzen ditugunean, piperbeltz pixka bat ehoko diegu gainean eta ezkata-gatz pixka bat bota. Berehala zerbitzatuko ditugu arrautzak hoztu ez daitezen.
Ahuakatea goi mailako elikagaitzat jo daiteke: bere elikadura-osaera ia perfektua da. Elikagai osasungarria da bihotzerako, omega 3 gantz-azido asko dituelako. Zuntza du eta E, C eta A bitamina asko. Horregatik, antioxidatzaile-ahalmen handia du. Zinka, burdina, selenioa, sodioa eta fosforoa ditu, muskulu-masa hazten eta konpontzen laguntzen du, proteina asko eta kalitatekoak dituelako, antiinflamatorioa da, kartilagoak konpontzen ditu, ase egiten du eta immunitate-sistemari laguntzen dio. Barrengorriekin batera prestatzen denez, oligoelementuak eta mineralak ditu, esaterako, burdina, zinka, iodoa, magnesioa, selenioa, sodioa eta kaltzioa. B, E eta C bitaminak dituzte eta koipe gutxi, karbohidrato gutxi eta kaloria gutxi dituzte. Arrautzak, bestalde, balio biologiko handiko proteinak, A, D, E eta B taldeko bitaminak eta mineralak ditu, hain zuzen ere, zinka, burdina, selenioa, sodioa eta fosforoa. Nutrizio-propietate handiko errezeta da, zerbait koipetsua baina oso osasungarria.
Osagaiak (4 personas)
- 2 ahuakate
- 4 oilo-arrautza txiki
- 50 g tipula gorri
- 40 g barrengorri
- koilarakada bat oliba-olio
- Gatz pixka bat
- Piperbeltz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
