Banana- eta olo-opiltxoak.
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

Prestaketa
Arrautzak banan-banan apurtuko ditugu, eta, koilara batekin gorringoa eta zuringoa bereiziko dizkiegu.
Irabiagailu-ontzira botako ditugu osagai hauek: 2 arrautza-zuringo, banana bat zatituta, 55 g. bihi osoko olo-irin eta koilaratxo bat kanela, hautsean. Dena irabiatuko dugu ore homogeneoa lortu arte, pikorrik gabe.
Zartagina olio gutxirekin koipeztatuko dugu, gainazaletik zabalduko dugu, eta ondo berotu denean, orea botako diogu eta opiltxoaren behealdea zartaginetik desitsasten den arte itxarongo dugu buelta emateko. Alde batetik eta bestetik gorrituko ditugu.
Zartagina olioarekin koipeztatuko dugu berriro, eta banana bat gorrituko dugu, xerratan moztuta.
Beste banana fresko bat xerratan moztuko dugu.
Jogurt grekoa esne pixka batekin nahastuko dugu.
Opiltxoak geruzatan jarriko ditugu eta banana freskoarekin, plantxan egindako bananarekin, frutarekin, fruitu lehorrekin, oloarekin, jogurt grekoarekin eta eztiarekin konbinatuko ditugu. Amaitzeko, kanela hautsean botako diogu gainetik.
sReceta online en:
