Brokoli-zopa osoko arrozarekin

  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Brokoli-zopa osoko arrozarekin

Descargar

kcal
386 19%
Azukreak
8,83 10%
Koipeak
22,37 32%
Koipeak saturatuak
5,19 26%
Gatza
2,37 39%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Hasteko, egosi arroza. Horretarako, eltze handi batean, ur ugari eta gatzarekin, gehitu arroza eta utzi egosten paketean datozen argibideen arabera. Denbora igarota, arroza xukatu eta gorde. Tipulak kuboetan moztu. Brokolia sortatan bereiztu eta gorde. Olioa kazola batean berotu eta tipulak sueztitu apur bat gorritu arte. Brokolia eta oilasko-salda gehitu. Gatzatu. Ura irakitzen hastean, utzi su ertainean egosten 35 minutuz edo brokolia samur egon arte. Birrindu, kremak egitura lisoa eta zeta-antzekoa eduki arte. Esne-gain likidoa gehitu eta integratu arte nahastu. Puntuan jarri beharrezkoa bada, eta beste 5 minutuz kozinatu su motelean. Zerbitzatzerakoan, krema platerretan banatu, eta koilaratxo esne-gain likido eta koilaratxo oliba-olio bana erantsi. Osoko arrozarekin lagundu eta perrexil apur batekin hautseztatu.

Osagaiak (6 personas)

  1. 70 ml oliba-olio
  2. 3 tipula ertain
  3. 800 g brokoli
  4. 1,5 l oilasko-salda
  5. 150 g esne-gain likido
  6. 120 g osoko arroz
  7. gatza eta piperbeltza
  8. perrexila

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/