Granada-koktela
- Postrea
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago
Prestaketa
Mandarina bat garbitu eta xerra-erditan txikituko dugu, azal eta guzti.
Limoi bat garbitu eta xerra-erditan txikituko dugu, azal eta guzti.
Zukua egingo dugu 2 laranja eta limoi batekin.
Labana txiki batekin edo punta batekin erdi parean ebaki bat egingo diegu 3 granadei azalean, eta soilik azalean, haziak ez ebakitzeko.
Granada bakoitza irekitzeko, erdi bakoitza alde banatara biratuko dugu eta haziak kentzeko, bol batean presioa egingo diogu granadari eta bol horretara eroriko dira haziak. Mintz zuria kenduko dugu, mikatza izan ez dadin. Eta hazi batzuk osorik gordeko ditugu koktelerako.
Gainerako hazi guztiak xehatu eta iragazi fin batetik pasako ditugu, koilara batekin presioa eginaz.
Izotza txikituko dugu. Mahaira ez baduzu berehala atera behar, txikituta gorde daitezke poltsa batean izozkailuan. Eta zukuak eta txikitutako frutak hozkailuan gorde.
Kopa batzuetan edo kokteletarako ontzietan jarriko dugu osagai bakoitza: izotza txikituta, bakoitzak nahi adina ezti, mandarina zatiak, limoi zatiak, gorde ditugun granada haziak eta mendafin hosto batzuk. Amaitzeko, granaden zukua eta zitrikoena botako ditugu.
Dekoratzeko, mendafin hosto bat sartuko dugu mandarina edota limoi erdi batean eta kopetan txandaka jarriko ditugu. Amaitzeko, edateko lastoak jarriko ditugu.
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
