Hummusa, Eroski SELEQTIA aperitiboak eta cruditéak daramatzan taula
- 5592 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

Prestaketa
Irabiagailuaren edalontzian jarriko ditugu txitxirioak, tahinia, limoi-zukua, baratxuria eta piperbeltza. Olio-turrustatxoa eta edalontzi erdi ur botako dizkiogu eta ondoren, pixka bat irabiatuko dugu, pure pikortsuaren testura lortu arte. Testura hori lortzeko, ur gehiago bota geniezaioke. Behar beste gatz eta piperbeltz botako diogu jarraian eta bol batean jarriko dugu. Zopako koilara baten oinarriarekin, humusaren gainazala zapalduko dugu eta zimur batzuk utziko ditugu, ostean olioarekin beteko ditugunak. Sagarra daramaten txigorki txikiekin zerbitzatuko dugu hummusa.
Osagaiak (8 pertsonak)
- Eroski SELEQTIA markako 400 gramoko 1 pototxitxirio egosi
- Zopako 1 koilarakada tahini edo sesamo-pasta
- Limoi erdiren zukua
- 1 koilarakada piperrauts gozo
- Edalontzi bete ur
- 1/2 baratxuri-ale
- Gatza eta piperbeltza, nahi beste
- Oliba-olio birjina estra
sReceta online en:
