Irin osoarekin egindako bizkotxoak azukrerik eta eztitzailerik gabe

  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Irin osoarekin egindako bizkotxoak azukrerik eta eztitzailerik gabe

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Datil eta platano nahasketa egiteko, baso batean ipiniko ditugu datilak, ur txorrotada batekin (estali gabe), eta mikrouhinean ipiniko ditugu indar betean 4 minutuz. Datil hidratatuak irabiatu egingo ditugu, ura kendu gabe, palatano onduekin batera, nahaste uniforme bat izan arte. Gorde egingo dugu hozten den artean. Ontzi batean, bota jogurtak, arrautzak, oliba olioa eta fruta nahasketa. Ongi-ongi irabiatuko dugu. Gehitu irinak eta legami zorroa eta berriz irabiatu pikorrak desagertu arte. Orain, fruitu gorria bota diezaiokegu bizkotxoari, edo fruitu lehorrak, txokolate beltza... Aurrez olioz igurtzitako molde batean ipiniko dugu orea. Labean edukiko dugu 180 gradura. 45 minutu igaro ondoren, 5-10 minututik egiaztatuko dugu egina ote dagoen. Labetik atera, moldetik kanporatu eta hozten utziko dugu grisela batean.

Osagaiak (8 personas)

  1. Jogurt natural oso bat
  2. landa oiloen hiru arrautza
  3. fruta nahaski honetatik 2 jogurt poto eztigarri gisa: 125 gramo datil
  4. 1-2 platano ondu
  5. oliba olio birjina estratik jogurt poto bat
  6. gari irin osokotik 2 jogurt poto
  7. espelta irin osokotik 2 jogurt poto
  8. legami zorro bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/