Kafe-kremaz betetako kauserak
- Postrea
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio baxua
- Prezio baxua
- Nutrizio-sailkapena

- kcal
- 593 30%
- Azukreak
- 16,5g 18%
- Koipeak
- 43,9g 63%
- Koipeak saturatuak
- 17,3g 87%
- Gatza
- 0,99g 16%
Prestaketa
KAUSERAK egiteko:
1- Bahetu irina eta gasifikatzailea eta gorde.
2- Eltze kirtendun batean, jarri sutan ura, esnea, azukrea, gatza eta gurina. Irakiten hasi denean, utzi minutu pare batez eta gehitu aurrez gordetako irina eta gasifikatzailea kolpe batean. Egurrezko koilara batekin, landu orea eltzearen hormetan itsasten ez den ore-bola liso eta distiratsua lortu arte. Gehitu bi arrautzak: lehenengo bat, eta bigarrena oreak lehenengoa guztiz xurgatu duenean.
3- Jarri olioa zartagin batean –orea frijitzean guztiz estalita geratzeko adina olio egon behar du– eta berotu 165-170 ºC-tara. Frijitzeko makina ere erabil daiteke. Koilaratxo pare batekin, bota intxaur baten tamaina duten ore-bolatxoak oliotara. Ez bota 3 baino gehiago aldiko, bestela olioa hoztuko da eta. Kauserak hazi eta oliotan dantzan hasiko dira. Doratuta daudenean, atera eta utzi xurgatzeko paperaren gainean.
4- Zerbitzatu erretilu batean eta estali azukre zuriz eta kanelaz. Guraize batzuekin ebaki txiki bat egin eta, pastelgintzako mahuka erabiliz, kafe-kremarekin bete. Kontsumituko direnak soilik betetzea gomendatzen da; izan ere, denbora luzean beteta geratzen badira, biguntzeko joera dute.
Trikimailua: labean egin daitezke, frijitzearen kaloriak saihesteko. Hala eginez gero, profiterol antzekoak geratuko dira. Berotu labea 200 ºC-tan goitik eta behetik. Jarri intxaur baten tamainako ore-bolak laberako paperez estalitako erretilu batean eta erre 10 minutuz 200 ºC-tan. Jaitsi tenperatura 180 ºC-tara eta utzi labean 8-10 minutuz, tamainaren arabera.
KAFE-KREMA egiteko:
1- Harrotu esne-gain oso hotza gazta-kremarekin, kafe disolbagarriarekin, kafe espreso oso hotzarekin eta agabe ziroparekin batera, testura krematsua lortu arte.
Aste Santuko klasiko bat. Nutrizio-propietateak. Errezeta honek koipe, koipe ase eta azukre kantitate nabarmena duenez, noizean behin eta kantitate txikitan hartzeko gozoki bat da. Begetarianoentzat egokia
Osagaiak (4 personas)
- Kauserak egiteko:nn
- -t120 ml ur. n
- -t60 ml esne oso. n
- -t1 1/2 koilarakada azukre zuri (20 g)n
- -t1/2 koilaratxo gatz. (3 g inguru)n
- -t20 g gurin. n
- -t120 g orotarako irin. n
- -t4 g altxagarri (Royal) n
- -t2 arrautza handi. n
- -tOliba-olio birjinan
- Â
- Apaintzeko:n
- -tAzukre zuria eta kanelan
- Â
- Betegarria egiteko:n
- -t200 ml esne-gain, harrotzeko (% 35 gm) n
- -t1 koilarakada arras gazta krematsu (15 g)n
- -t2 ½ koilarakada kafe espreso, oso hotza (45 ml)n
- -t1 koilarakada arras kafe disolbagarri (15 g)n
- -t1 ½ koilarakada agabe ziropa (nahierara) (45 g)
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
