Limoi ozpinduak edo gatzunetan
- 11780 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- Prezio
- Prezio
Prestaketa
Garbitu oso ongi limoiak. Kendu puntak limoiei eta ebaki laurdenetan, baina guztiz moztu gabe.
Bete limoia gatzarekin, sartu ontzian, eta errepikatu eragiketa gainerakoekin. Estu-estu geratu behar dira flaskoaren barruan.
Denak barruan sartu eta gero, gehitu 2 koilarakada gatz eta 1/2 limoiren zuku eta beste espezia batzuk (aukeran). Mugitu dena integratzeko.
Utzi ontzia leku ilun eta fresko batean 4 astez.
Lehen astean eman buelta egunero flaskoari (gora eta behera).
4 aste igarotzean, erabiltzeko prest daude. Flaskoa ireki eta gero, hozkailuan gorde behar da.
Normalean azala erabiltzen da, eta zopak, tajinak, entsaladak, pasten saltsak… aromatizatzeko erabiltzen da.
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
