Meloi-gazpatxoa urdaiazpiko kurruskariarekin

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio baxua
Prezio baxua

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Meloi-gazpatxorako: 1.-Kendu pipitak meloiari. 2.-Zatitu muturrak: 1, hura txikitzean oinarri laua lor dezagun; 2, bolak ateratzekoarekin bolak batzuk atera eta geroago apaintzeko gordetzeko. Nahi izanez gero, meloia kubotan txiki daiteke, geroago broxetatan sartzeko edo gazpatxoa zerbitzatzean gehitzeko. 3.-Labana batekin, moztu xerratan gainerako meloia. Ondoren, txikitu. 4.-Zuritu, garbitu eta txikitu barazkiak zati handitan. 5.-Irabiatu meloia barazkiekin batera: baratxuria, tipula, piper berdea eta luzokerra (aukerakoa). Gehitu oliba-olio birjina estra, gatza eta nahi beste ozpin. 6.-Sartu hozkailuan 4-5 orduz gutxienez Urdaiazpiko kurruskarirako:  7.-Erretilu batean, laberako paper baten gainean, jarri urdaiazpiko xerrak. Erre labean 200 ºC-tan 7-10 minutu bitartean, goitik eta behetik, labea aurrez berotu ondoren. 8.- Utzi hozten sareta baten gainean. Platerean jarri: 9.- Moztu barazkiak fin-fin gazpatxoari laguntzeko goarnizio gisa: piper berdea, tipula, luzokerra (aukerakoa), eta apurtu eskuz urdaiazpikoa zati txikiekin. Gorde zati handiren bat, kaikuan zutik ipintzeko apaingarri gisa. 10.-Kaiku batean, bota gazpatxo hotza, eta bota gainetik fin moztutako barazkiak. Bota ere urdaiazpiko kurruskaria eta zati handiren bat. Hartu 1 edo 2 broxeta, eta sartu mendafin hosto batzuk eta 1 edo 2 meloi-bola. Ipini kaiku batean, zutik edo etzanean. Apaintzen amaitzeko, oliba-olio birjina estra tanta batzuk gehitu.

Osagaiak (4 personas)

  1. Meloi-gazpatxorako:n
  2. -1,5 kg. edo 2 kg. meloi (azalarekin pisatua)n
  3. -1 baratxuri-alen
  4. -1/2 tipula zurin
  5. -1 piper berden
  6. -1 luzokern
  7. -100 ml. EROSKI oliba-olio birjina estran
  8. -Ardo zuriaren ozpinan
  9. -Gatzann
  10.  
  11. Urdaiazpiko kurruskarirako:n
  12. - Urdaiazpikoa, xerratann
  13. Apaintzeko:n
  14. -Mendafina
  15. -Broxetak (aukerakoa)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/