Muxar handia galiziar erara

  • 3009 bisita
Eskualdea
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio
Muxar handia galiziar erara

Descargar

kcal
308 15%
Azukreak
7.13 8%
Koipeak
13.31 19%
Koipeak saturatuak
1.82 9%
Gatza
0.52 9%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Garbitu eta zuritu barazkiak. Moztu patatak xafla ertainetan, baratxuria ere xafletan, eta tipula eta piperrak juliana eran. Ipini labearen oinarrian patatak eta barazkiak, ereinotzaren hostoa eta bota gatza eta piperra nahieran. Gaineratu AOVE olioaren zurrustada bat. Prestatu 20-25 minutuz, 180ºC-tara. Ondu muxar handia gatzarekin, piperbeltzarekin eta piperrautsarekin, eta jarri barazkien gainean. Prestatu beste 15-20 minutuz. Atera arrain-xerrak. Ipini barazkiak plateraren oinarrian, eta arrainaren gainean. Apaindu piperrautsa erabiliz.

Muxar handia oso arrain preziatu da, bere haragiagatik, testuragatik eta zaporeagatik. Arrain erdi-gantzatsua da, eta 4-5 gramo gantz ematen ditu 100 gramoko; gantz asegabea du gehienbat, eta omega-3 gantz azido ugari. Horrez gain, gainerako arrainetan gertatzen den bezala, kalitate oneko proteinak, B12 bitamina, D bitamina, selenioa, fosforoa edota iodoa eskaintzen ditu.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 1 kg. muxar handi
  2. 3 patata
  3. 200 gr. tipula
  4. 200 gr. piper gorria
  5. 200 gr. piper berde
  6.  gatz
  7. 35 ml. oliba-olio birjina estra
  8. 3 baratxuri-atal
  9. 1 ereinotz
  10. 15 gr. piperrauts gozoa

sReceta online en: