Oilasko eta ziazerba kroketak

  • 8119 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio

Descargar

kcal
392 22%
Azukreak
9,27g 11%
Koipeak
18,45g 26%
Koipeak saturatuak
3,63g 18%
Gatza
0,81g 20%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Txikitu baratxuria, tipula eta izterrondoak. Hasi tipula sueztitzen eta garden dagoenean, igo sua, erantsi oilaskoa eta txigortu. Txigortu denean, jaitsi sua, bota ziazerbak eta itxaron urritzen diren arte. Gehitu irina, banatu ondo eta erantsi esne beroa pixkanaka, hagaxka batekin nahasketa iraultzen duzun bitartean, pikorrik agertzen ez dela egiaztatuz. Bota gatza eta piperra eta utzi hozten, gutxienez, 8 orduz ontzi zabal batean. Denbora hori pasatzean, egin kroketa biribil edo obalatuak, eta pasatu irinetik, arrautzatik eta ogi arraspatutik. Egin Airfryer batean, gainetik oliba-olio pixka bat botata, 190 ºC-tan 7-10 minutuz, edo labean tenperatura berean 15-20 minutuz.
Kroketa mota anitz dago munduan eta osagai mordoa erabili dezakegu horiek prestatzeko: barazkiak, haragia, hestebeteak, arraina eta itsaskia... Erabilitako betegarriaren eta prestatzeko moduaren arabera, nutrizio-kalitate hobea edo kaxkarragoa izango dute. Janari-soberakinak aprobetxatzeko eta etxeko txikiekin egiteko aukera bikaina dira, haurrek ere janaria prestatzeko ohitura hartzen has daitezen. Nutrizio-propietateak. Errezeta honetako kroketek nutrizio-kalitate ona dute, erraz aplikatzeko moduko 3 alderdi hauek direla-eta. Betegarria prestatzeko, haragi zuri gihartsua eta barazkiak erabiltzen dira (koipe gutxi eta kalitatezko proteina ugari). Birrineztatzeko, bihi osoko irina erabiltzen da, irin findua baino nutritiboagoa dena. Eta ez dira frijitzen.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: