Skrei bakailaoa papillote eran

  • 1168 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio
Skrei bakailaoa papillote eran

Descargar

kcal
398 20%
Azukreak
4,00g 5%
Koipeak
27,00g 40%
Koipeak saturatuak
3,00g 20%
Gatza
1,00g 28%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Jarri labea aldez aurretik 190 gradutan berotzen Prestatu paketeak. Horretarako, egin 30 cm inguruko 4 karratu laberako paperarekin eta beste 4 karratu aluminiozko paperarekin. Aluminiozko papera paketeak labean sartzeko prest ditugunean jarriko dugu. Sartu ziazerbak, kuiatxo-xerrak eta olibak paketeetan. Ondu pakete bakloitza 1/2 koilarakada oliba-olio eta 1 koilarakada ardo zurirekin, arrain-xerra gainean jarri aurretik. Kaiku txiki batean, nahastu limoi-zukua, limoiaren birrindura, baratxuri-ale zanpatua, belarrak eta geratzen den oliba-olioa. Bota ongailu apur bat xerra bakoitzaren gainean eta gorde soberan geratzen dena mahaira eramateko. Altxatu eta tolestu pakete bakoitzaren paperezko geruzaren ertzak paketeak zigilatzeko. Estali paketeak aluminiozko paperarekin. Jarri paketeak laberako erretilu batean eta laberatu 20 minutuz. Prest daudenean, kendu aluminiozko papera kontu handiz. Jarri pakete bakoitza plater batean eta mahaian bertan ireki. Atera soberan geratu den ongailua pitxer txiki batean. Nahi izanez gero, olio eta limoiez ondutako patatekin ere zerbitzatu daiteke.

Bakailaoa koipe eta koipe ase gutxiko arrain zuri bat da, kalitate oneko proteinak eskaintzen dituena. B12, B6 bitaminen eta selenioaren iturria izateaz gain, fosforo eta iodo ugari ditu. Plater oso bat lortzeko, patata, zereal integralen bat (arroza, pasta...) edo lekale pixka bat gehitu diezaiokegu bakailaoari.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 800 g skrei bakailaoa
  2. 125 g espinaka
  3. 1 kuiatxo
  4. 40 g oliba beltza
  5. 1 limoia
  6. 1 baratxuri-atal
  7. 4 g albaka
  8. 4 g tipulin
  9. 80 ml oliba-olio birjina estra
  10. 25 ml ardo zuri
  11. 1 g gatz
  12. 4 g piperbeltz

sReceta online en: