Solomo ontzutua barazkiekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Solomo ontzutua barazkiekin

Descargar

kcal
189 9%
Azukreak
1.8g 2%
Koipeak
8,4g 12%
Koipeak saturatuak
1,9g 10%
Gatza
0,19g 3%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Paisana erara (kubo txikitan) zatituko ditugu tipula, piper berdea, kuiatxoa eta baratxuri atalak. Zartagin batean, oliba olio birjina apur batekin, su motelean sueztituko ditugu barazki guztiak, bigundu arte. Gatz puntuan jarri eta gorde egingo ditugu. Solomoak bi aldeetatik doratuko ditugu. Prest daudenean, barazkiekin batera zerbitzatuko ditugu.
Haragiaren eta, batez ere, haragi gorriaren kontsumoa murriztea gomendatzen bada ere, txerri solomoa zati gihartsuenetako bat da (koipe eduki urriagoa du) eta, beraz, haragi gorria kontsumitzeko garaian gomendatzen den zatietako bat da. Gehiegizko kantitatea har ez dadin, garrantzitsua da barazkiz laguntzea platera: oraingoan, kasurako, piperrez, kuiatxoz eta tipulaz egindako osagarri batekin jarri da. Laburbilduz, neurriz kontsumitu beharreko errezeta bat da, ez baita gomendatzen haragi gorriak astean bitan baino gehiagotan jatea, baina maiztasun horren barruan plater aproposa da; izan ere, haragi gorri baina gihartsua du, eta ia-ia barazki errazio osoa gehi dezakegu osagarrian.  

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. 500 g solomo ontzutu xerratan
  2. 100 g tipula
  3. 100 g piper berde
  4. 100 g kuiatxo
  5. 2 baratxuri atal
  6. 20 ml (2 koilarakada) oliba olio birjina
  7. Gatz apur bat

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/