Tufu-kanapeak
- 20367 bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora
- 30 minututik ordubetera
- Prezio
- Prezio

- kcal
- 402 20%
- Azukreak
- 16,38g 18%
- Koipeak
- 19,41g 28%
- Koipeak saturatuak
- 2,58g 13%
- Gatza
- 1,04g 17%
Prestaketa
Tofuaren krema prestatzeko: moztu tofua zatitan, ipini janaria txikitzeko makina baten ontzian, gaineratu gainerako osagaiak, eta birrindu guztia, krematsu eta leun geratzen den arte. Gorde hotzean, bustitzeko modukoa izan dadin.
Ozpin baltsamikoa loditzeko: ipini osagaiak kazo batean, eta utzi loditzen su ertain-motelean, karamelu-testura lortu arte. Bitartean, prestatu tipula eta mahatsak, eta ondoren, hoztu.
Tipula eta mahats karamelutuak prestatzeko: zuritu tipula eta moztu juliana eran xehe-xehe, sueztitu zartagin batean, su ertainean, olioaz. Garden dagoenean, gehitu gatza, ur guztia askatu eta karamelizatzen has dadin.
Une horretan, isuri 2 koilarakada ur, eta utzi loditzen, tipula guztiz karamelutu arte.
Moztu mahatsak erditik, eta frijitu tipularekin batera, apur bat biguntzen diren arte; usaingozatu ezkaiarekin eta gorde.
Moztu ogia xaflatan, ipini labeko erretilu batean laberako paperarekin, gehitu olio-zurrustada bat edo esprai-olioa, eta berotu labean 200 ºC-tara, 5-10 minutuz.
Busti ogiak tofuaren kremarekin, ipini gainean tipula, mahats karamelutuak eta ozpin baltsamiko loditu pixka bat, eta apaindu xehatutako intxaurrekin.
EROSKI-ko tofuak % 14 proteina eta % 6,2 gantz ditu, nagusiki poliinsaturatuak, eta omega-3 ugari dauka. Sojaren eratorria denez, proteina osoa da (oinarrizko aminoazido guztiekin), eta kalitate handikoa. Mineralei dagokienez, kaltzioa, burdina, selenioa, foforoa, magnesioa eta zinka eskaintzen dituela nabarmendu behar da.
Osagaiak (5 pertsonak)
- 250 g tofu
- 20 g dijongo ziapea
- 10 g tahini
- 1 pizca gatz
Crema de tofu
- 80 ml ozpin baltsamikoa
- 30 g agabe ziropea
Reducción de vinagra balsámico
- 1 tipula
- 25 ml oliba-olio
- 1 pizca gatz
- 25 ml ur
- 200 g mahats gorriak
- 1 pizca ezkai lehorra
Los canapés
- 1 ogia
- 50 g oliba-olio
- 60 g intxaur
sReceta online en:
