Udare crumblea

  • Postrea
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minututik ordubetera
Nutrizio-sailkapena
Udare crumblea

Descargar

kcal
484 24%
Azukreak
37,27g 41%
Koipeak
19,91g 28%
Koipeak saturatuak
8,86g 44%
Gatza
0,04g 1%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Frutazko oinarria egiteko: 1.-Prestatu fruta: garbitu, zuritu eta zatitu udareak 1 eta 2 cm arteko lodiera duten zatitan. 2.-Laberako balio duen ontzi batean, jarri udareak eta fruitu gorriak oinarrian, eta zipriztindu limoi erdiren zukuarekin. Nahastu eta gehitu kanela, banilla eta eztia. Nahastu berriz guztia ongi. Utzi pausatzen, giroko tenperaturan, crumblea prestatu bitartean. Crumblea egiteko: 3.-Kendu hezurra datilei haietako bakoitzaren erdian ebaki bat eginez hezurra ateratzeko. 4.-Laban batekin, txikitu datilak ia-ia ore bat lortu arte. 5.-Bol batean, nahasi oloa, hezurrik gabeko datilen orea, arbendol-esnea, arbendol birrindua, kanela, kardamomo birrindua eta koko-olioa. 6.-Eragin osagai guztiak ongi nahastuta egon arte. Oretsu geratu bada, ur pixka bat gehitu daiteke nahastea arintzeko. 7.-Zabaldu crumblea lehen pausatzen utzi dugun fruta-oinarriaren gainetik. 8.-Egin 180 ºC-tara aurrez berotutako labean, beroa goitik eta behetik emanez, laberako paperarekin estalita gutxi gora behera 40 minutuz; ondoren, kendu estalkia, igo tenperatura 200 ºC-tara eta utzi 10 minutu gehiago labean, edo apur bat doratu arte. 9.-Unean bertan zerbitzatu bero edo epel jateko. Mendafin-hosto batzuekin apaindu daiteke.

Osagaiak (4 personas)

  1. Frutazko oinarrirako:n
  2. -4 udaren
  3. -100 g fruitu gorrin
  4. -1/2 koilaratxo kanela-hautsn
  5. -1 koilaratxo banilla likidon
  6. -½ limoiren zukuan
  7. -30 g ezti
  8.  
  9. Crumblea egiteko: n
  10. -150 g olo-malutan
  11. -150 g datil hezurrik gaben
  12. -60 g arbendol birrindun
  13. -1 koilaratxo kanela-hautsn
  14. -1/2 koilaratxo kardamomo birrindu n(aletan badator, birrindu irabiagailu elektriko edo kafe-errota batean)n
  15. -40 ml arbendol-esne (urarekin ordezkatu daiteke)n
  16. -40 g koko-olio
  17. Mendafin-hosto batzuk apaintzeko

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/