Zitrikoen entsalada

  • 3645 bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Zitrikoen entsalada

Descargar

kcal
290 15%
Azukreak
13,99g 16%
Koipeak
21,13g 30%
Koipeak saturatuak
2,17g 11%
Gatza
0,53g 9%
5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Prestatu tipula ondua. Horretarako, nahastu ongailuaren osagai guztiak eta sartu lumatan moztutako tipula nahasketa horretan. Utzi beratzen hamabost eta hogei minutu artean. Bitartean, muntatu entsalada. Txigortu almendrak oliorik gabeko zartagin batean hainbat minutuz, baina kontu handiz, erre ez daitezen. Gero, moztu almendrak xaflatan labana batekin. Nahastu eta emultsionatu ongailuaren osagai guztiak. Aletu granada, eta gorde haziak. Labana fin eta zorrotz batekin, zuritu laranja eta pomeloa, azal guztia kontu handiz kenduta. Zatitu frutaren erdia ataletan eta gainerakoa xerratan. Jarri kimuak entsalada zerbitzatuko duzun ontzian eta gainean, laranjen eta pomeloen atalak eta xerrak. Erantsi tipula gorri onduaren lumak, granada-haziak eta almendra txigortuen xaflak. Azkenik, busti entsalada ongailuarekin.
Entsaladak ez dira udarako bakarrik. Aprobetxatu sasoi betean dauden hiru fruta hauekin egindako proposamena. Nutrizio-kalitate handiko lehenengo plater edo akonpainamendu bat da. Nutrizio-propietateak. Errezeta honek eskainitako koipeak oso osasungarriak dira, baita azukreak ere, frutatik hartzen dituelako eta frutak osorik aurkezten dituelako. Zitrikoen eta granadaren C bitamina ekarpena eta azido foliko eta potasio eduki altua nabarmentzen dira.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/