Cameroseko gazta, Rincón del Sotoko udareak, Errioxako txorizoa… istorioak sortzen dituzten produktuak dira, jatorri bat duten istorioak. Hemengo produktua kontsumituz, kontatzen dizkizugun horrelako istorioak gertatzen jarraitzea ahalbidetzen duzu.

 

Gure dendetan errioxar jatorriko 822 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, Errioxako 61 hornitzailerekin dugun lankidetzaren emaitza. Jarrai dezagun istorioak sortzen!

“Jose eta Camerosko gazta”

istoria

“Azkenik, etxetxo bat erosi ahal izan dugu Cameros mendilerroan, eta ilusio izugarria egiten dit. Han ematen nituen udak txikitan, aitona-amonen etxean. Mendilerro horretan, toki guztietan dago Camerosko gazta. Gazta hori usaindu bezain laster, aitona datorkit gogora. Bere ahuntzak jezten zituen, gazta eskuz egiteko. Oso ondo egiten zuen, antza; izan ere, oso urrunetik zetorren jendea haren gaztak erostera.”

Jose, Logroño

queso 500
605x550 peras

RINCÓN SOTOKO UDAREAK

“Rincón de Sotoko udareekin etxean egiten nituen potoak jaten hazi ziren gure haurrak. Konferentzia udareen modukoak dira, negukoak-edo, luzangak, berdeak, orban marroiekin, zaporetsuak eta zukutsuak. Jatorri-deituraren eranskailu bat zekarten beti. Ur zirrista batekin egosten nituen, eta aupa, hortxe txikitxoentzako fruta! Orain ere jaten ditugu, laukitxotan ebakita, intxaurrekin, oloarekin eta kanela-ukitu batekin. Gure neguko supergosaria da hori. Neguan, ezin dira falta izan.”

Begoña, Santo Domingo de la Calzada (Errioxa), Madrilen bizi da

“18 urterekin irabazi nuen nire lehen soldata Rincón de Sotoko udareen uzta-sasoian. Gogoan ditut oraindik eskuetako maskurrak! Irabazitakoarekin egin nuen bidaia ere gogoratzen dut.”

Miguel, Rincón del Soto

MARTINEZ SOMALO TXORIZOA

“Errioxarrak gara! Horregatik, etxean, beti izan dugu txorizoa. Natural baino naturalagoa da: haragia, baratxuria, piperrautsa eta gatza besterik ez ditu. Errioxako txorizoaren zapore klasikoa da. Txiki-txikia nintzenean, amak txorizoa egiten zuen, eta Martínez Somalo markakoa da gehien hurbiltzen zaiona. Eskola osteko askariak gogoratzen ditut, txorizo-ogitarteko haiekin.”

Begoña, Santo Domingo de la Calzada (Errioxa), Madrilen bizi da

“Amak beti esaten du biberoitik txorizora pasatu nintzela, errioxar petoen moduan.”

Julián, Haro

500x chorizo
aceite 333x 500

TRUJAL 5 VALLES OLIOA

”Txikia nintzenean, olibak errota batean zukutzen zituzten. Gogoan dut begira geratzen nintzela. Gauza paregabea da. Izugarri ona. Txikitako oroitzapen horiek seme-alabekin birsortzen saiatzen naiz.”

Ane, Santo Domingo de la Calzada (Errioxa), Logroñon bizi da

Jatorri bat duten produktuak dira, istorio gisa jaioak; esaterako, jarraian kontatuko dizkizugun istorioak. Komunitate bakoitzaren istorioak ezagutzeko, egin klik haietan.

Jose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gaztaJose eta Camerosko gazta