2024/06/25
2024/06/25
Barne kontrol batean detektatu dugunez, 24172 loteko ale batzuek, iraungitze-data 24/07/01 dutenak, SOJA alergenoa dute, baina ez da agertzen etiketan. Lote horrek honako produktu honi dagokio: EROSKI SELEQTIA Eusko Label Burger Meat behi-haragia, 480 gr, 4 ale, OKELGINTZAK elaboratutakoak.
Lote hori EUSKADIKO dendetan bakarrik merkaturatu da.
Eroskitik berehala jakinarazi diogu OKELGINTZA fabrikatzaileari, eta kaltetutako produktuaren ale guztiak salmentatik kendu ditugu.
GARRANTZITSUA: Produktua erosi baduzu eta sojari alergia badiozu, EZ JAN. Eman zure dendara eta dirua itzuliko dizugu.
Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.
Barkatu eragozpenak.
Zerbait argitu nahi baduzu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonora deituta, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak