2025/10/28

PRODUKTUA BAZTERTZEA

Produktua baztertzea: Azucarera Koko Lore gozagarria, 300 g

AB Azucarera Iberia hornitzaileak jakinarazi digu sulfitoak daudela Azucarera markako Indonesiatik datorren Koko Lore gozagarriaren lote hauetan: L9311911453, L9312605553 eta L9313006553, etiketan agertzen ez direnak.

Horren ondorioz, salmentatik kendu ditugu lote horietako unitate GUZTIAK.

GARRANTZITSUA: Aipatutako produktuaren unitateren bat baduzu eta sulfitoak hartzeak eragindako arazoak badituzu, ez kontsumitu, eraman dendara eta dirua itzuliko dizugu.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Barkatu eragozpenak.

Informazio gehiago eskuratzeko, gure Bezeroen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonora deituz, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo esteka honen bidez: https://www.eroski.es/contacto/. Baita Azucareraren webgunearen bidez ere https://www.azucarera.es/blog/, hark bezeroen eskura ipini ditu honako bitarteko hauek:
azucareainfo@azucarera.es
clientes@ac.azucarera.es
• Telefonoa: 91 724 50 00 (Kalitatearen Ataleko Arreta)

flecha-volv