17/12/2021

PRODUKTU ERRETIRAKETAK

Eroski Kumino Ehoa, 46g produktua erretiratu da

McCormick gure hornitzaileak jakinarazi digu ziape alergenoaren aztarnak daudela Eroski Kumino Ehoa, 46g produktuaren L1043 eta L1153 loteetako ale batzuetan, lehentasunezko kontsumo-data 2023/08/14a eta 2023/12/02a dutenak, substantzia hori produktuaren etiketan adierazi gabe dagoelarik

Ondorioz, EROSKIn kaltetutako produktuaren ale guztiak baztertu ditugu.

ADI: Ziapeari alergia dioten pertsonek ez dute kontsumitu behar.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Zenbatekoa itzuliko dizugu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deitzen baduzu edo gure edozein dendatatik pasatzen bazara. Barkatu eragozpenak.

EROSKIn elikadura-segurtasunarekin konprometituta gaude. Kalitatezko prebentzio-plana dugu eta, plan horren bidez, fabrikatzaileak ikuskatu eta gure markako produktuak etengabe kontrolatzen ditugu.

Zerbait argitu nahi baduzu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonoan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz.

flecha-volv