2022/09/16

PRODUKTUA BAZTERTZEA

Produktua baztertzea: President ahuntz-gazta erruloan, 180 g.

LACTALIS FORLASA, S.L. hornitzaileak jakinarazi digu gorputz arrotz metalikoak aurkitu dituela President ahuntz-gazta erruloan, 180 g produktuaren ale batean.

Prebentzio gisa eta emandako oharrak kontuan hartuta, EROSKIn iraungitze-data hauek dituzten aleak salmentatik baztertu ditugu:

President ahuntz-gazta erruloan, 180 g
EAN: 3228021180137
Iraungitze-data: 2022/10/10, 2022/10/13 eta 2022/10/21

 

GARRANTZITSUA: adierazitako produktuaren aleren bat baduzu, ez kontsumitu, eraman dendara eta dirua itzuliko dizugu.

EROSKIn salgai aurkituko duzun President ahuntz-gazta erruloan, 180 g produktua lasaitasun osoz kontsumitu dezakezu.

Barkatu eragozpenak. Informazio gehiago behar baduzu, gure Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefono-zenbakira deituz, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo esteka honetan https://www.eroski.es/eu/kontaktua/.

flecha-volv