2024/10/11

Produktua baztertzea

Produktua baztertzea YOSOY markako olo edaria, azukrea 0%

Liquats Vegetals, S.A. hornitzaileak jakinarazi digunez, YOSOY markako olo edariaren (azukrea % 0) lote batzuen (EAN: 8423352106985) kanpoko kutxek ‘SIN GLUTEN’ (GLUTENIK GABE) ikurra daramate, inprimaketa akats baten ondorioz. Edari horrek glutena du. Brik indibidualak behar bezala etiketatuta daude.

Honako lote hauei eragiten die:

3233 (iraungitze data 2025/08/09)

3333 (iraungitze data 2025/08/16)

3413 (iraungitze data 2025/08/23)

3423 (iraungitze data 2025/08/23)

Horren eragina jasan duten unitate guztiak salmentatik kendu ditugu EROSKIn.

GARRANTZITSUA: Produktua erosi baduzu eta zeliakia baduzu, EZ KONTSUMITU. Eman zure dendara eta dirua itzuliko dizugu.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Barkatu eragozpenak.

Zerbait argitu nahi baduzu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefonora deituta, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo mezu elektroniko bat bidaliz.

flecha-volv