2023/08/14

PRODUKTUA BAZTERTZEA

Produktua baztertzea: FINDUS ilar superfinak, 550 g

FINDUS España gure hornitzaileak jakinarazi digu etiketan adierazi gabeko glutena dagoela FINDUS markako ilar superfinen 550 g-ko lote bateko poltsetan, eta horiek denda guztietatik kentzeko eskatu digu.

FINDUS Españak erabaki hau hartu aurretik egiaztatu du baztertu den loteko laginek gari aleak (glutena) zituztela. Horrek ez die beste loteei edo markaren beste produktuei eragiten.

Produktua honako hau da:

Produktua: Ilar superfinak, 550g. Findus

Lotea: L3166670GV

Kontsumo lehenetsiaren data: 2025/06

Barra kodea: 8434702001867

Horren ondorioz, EROSKIn salmentatik kendu ditugu loteko unitate guztiak.

GARRANTZITSUA: Glutena jateagatik eragindako arazoak badituzu, ez ezazu kontsumitu. Eman zure dendan eta dirua itzuliko dizugu.

Produktu hori kontsumitzeak ez dakar arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

Adierazitako loteko produktua erosi baduzu, eta Findusekin harremanetan jarri nahi baduzu, 900 43 14 01 telefonoaren bidez egin dezakezu astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara, baita consumidor@findus.es helbide elektronikoaren bidez ere, edo haien webgunean findus.es/aviso-guisantes-superfinos.

Informazio gehiago behar baduzu, gure Bezeroen Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke 944 943 444 telefono-zenbakira deituz, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 22:00etara, edo esteka honetan https://www.eroski.es/contacto/

flecha-volv