EROSKI-n fruta eta barazkien xahutzeari aurre egiteko, hauek prezio baxuago batera eskaintzen dizkizugu, zure kabuz frogatu dezazun ez dagoela diferentziarik politekin konparatuz.
EROSKIn, 0 hondakin sortzearen aldeko ekintzak abiarazi ditugu, produktu fresko batzuetan eskaintza-etiketa bat erantsiz. Haren bidez, %10 eta %40 bitarteko deskontu bat aplikatu ahalko da, bi produktu edo gehiago konbinatuta. Halaber, elikagaien dohaintzaren bidezko gizarte-ekintzaren aldeko apustua egiten dugu, hainbat erakunde sozialekin lankidetzan arituz, 0 hondakin sortzea bultzatuz. 2019-an 6.748 tona elikagaien dohaintza egin genuen.
EROSKI-n, gure dendetako kontsumoa ingurumenarekin arduratsuagoa eta jasangarriagoa izateko lan egiten dugu. Horregatik, plastikoa ordezkatzen duten sare berrerabilgarriz egindako poltsak ateratzen jarraitzen dugu EROSKI Natur produktuentzako.
Kafe kapsulen birziklapena ez da batere erraza. Horregatik hauek biltzeko edukiontziak jarriko ditugu gure EROSKI dendetan. Horrela, kafe kapsulak biltzen dituzten edukiontziak instalatu dituen lehenengo enpresa banatzailea bihurtu gara.
EROSKI-n zero hondakinen alde gaude, horregatik paperaren kontsumoa eta ingurumen aztarna urritzen saiatzen gara. Transformazio digitalean eta jasangarritasunean lan eginez aurrera jarraitzen dugu funtzionalitate honekin.
Janari hondakinen %42-a etxeetan sortzen da. Elikagaien erabiltzaile finalak izanez, hurrengo aholkuak jarraituz ohitura hauek aldatu ditzakegu.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak