
«Zurekin» merkataritza-ereduaren oinarria identitate kooperatiboa da, eta horrek EROSKIren merkataritza-politiken garapen-esparrua definitzen du, errotik desberdina den eredu batera hurbiltzen joateko. Desberdintze horren ezaugarri dira elikadura orekatuago bat sustatzea, produktu desberdin gehiago eskainiz eta produktu freskoei berriz ere protagonismoa emanez. Gainera, kultura gastronomikoa handitu nahi du, tokiko produktuei balorea emanez, eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen du, bai dendan bertan nola markari dagokionez.
EROSKIk Euskadin du jatorria. Bertan sortu zen 1969an. Haren merkataritza-sareak 456 establezimendu ditu gaur egun erkidego horretan: 256 supermerkatu, 21 hipermerkatu, 78 bidaia-agentzia, 13 gasolindegi, 10 optika, kirol-ekipamendua saltzen duten 17 FORUM SPORT denda eta 61 iF lurrindegi. Gainera, online egindako erosketak etxean entregatzeko zerbitzua eskaintzen du lurralde osoan.
EROSKIren parte dira 680.000 Bazkide Bezero. Horiek, EROSKI Cluben bidez, erkidegoan egindako salmenten % 85 suposatzen dute. Kooperatibak 10.000 langile baino gehiago ditu Euskadin, eta horien % 70 baino gehiago Bazkide Kooperatibistak dira.
EROSKIk, gainera, 6 plataforma logistiko dauzka erkidego horretan. Nabarmentzekoa da Elorrioko elikagaien plataforma automatizatua, Bizkaian. Berrogei urtetik gorako historiarekin, Europa osoko logistika-instalazio aurreratuenen artean dago: bertatik pasatzen den pisuaren % 70 automatizatua dago.
EROSKIk 2.000tik gora hornitzailerekin egiten du lan Euskadin. Bederatzi mila produktu baino gehiago saltzen ditu, eta Euskadiko hornitzaileei urtero egiten dizkien erosketen balioa 600 milioi eurotik gorakoa da.
EROSKIk eta bere bezeroek 2.150 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 3.247 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da. EROSKIren elikadu-ra-eskolari dagokionez, 8.000 euskal ikaslek baino gehiagok hartu dute parte elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programan.
EROSKIk 130 establezimendu ditu guztira Nafarroan: 83 supermerkatu, 2 hiperkermatu, 17 bidaia-agentzia, 4 gasolindegi, 1 optika, 2 FORUM SPORT denda eta 21 iF lurrindegi. Gainera, online supermerkatua ere badu, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ematen du lurralde guztian.
Kooperatibaren parte dira 148.000 Bazkide Bezero. EROSKIk 1.922 langile ditu Nafarroan. Horietatik 1.077 bazkideak dira, eta ondorioz Nafarroak pisu handia du kooperatibaren egituraren barruan. Izan ere, EROSKIko zortzi bazkidetik bat nafarra da.
EROSKIk lankidetza-hitzarmenak ditu 431 hornitzaile nafarrekin, eta horietako 50 marka propioen ekoizleak dira. Azken 5 urteetan, kooperatibak 1.000 milioi euro baino gehiago erabili ditu Nafarroako ekoizleei egindako erosketetan, eta horrela EROSKI Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasuna bermatzeko oinarrizko eragile bilakatu da.
EROSKI Nafarroako nekazaritzako elikagaien teknologia eta azpiegituren institutuarekin (INTIA) elkarlanean aritzen da, Nafarroako produktuak sustatzeko, Reyno Gourmet markarekin.
EROSKIk eta bere bezeroek 663 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 1.000 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da.
Nafarroako 1.641 ikaslek hartu dute parte elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programan, EROSKIren Elikadura Eskolan.
EROSKIk 31 establezimendu ditu Kantabrian; horietako 15 supermerkatuak dira. Gainera, hipermerkatu bat du Castro Urdialesen, eta 7 bidaia-agentzia, 3 FORUM SPORT denda eta 4 iF lurrindegi, online supermerkatuaz gain.
EROSKI Cluben Bazkide diren 67.000 Bezero dauzka kooperatibak. EROSKIk 463 langile ditu Kantabrian, eta horien % 54n kooperatiba nagusiaren bazkide dira.
Tokiko ekoizleenganako konpromisoaren emaitza dira Kantabriako 1.200 produktu baino gehiago merkaturatzea eta 217 enpresarekin lankidetzan aritzea. Horiei urtero egiten zaizkien erosketen balioa 55 milioi eurokoa da.
EROSKIk 98 establezimendu ditu Aragoin: 61 supermerkatu, 1 gasolindegi, 5 bidaia-agentzia, 2 FORUM SPORT denda, 28 iF lurrindegi eta online supermerkatuko erosketen entrega zerbitzua Zaragoza hirian eta inguruan.
EROSKI Club programak 150.000 Bazkide Bezero eta 1.229 langile ditu. Erkidego horretan 2 plataforma logistiko daude; nabarmentzekoa da Zaragozako produktu freskoen plataforma automatizatua, egunero 14.000 kaxarainokoa izan daiteke-eta bertako trafikoa.
Tokiko 430 hornitzaileren lankidetzari esker, EROSKI dendetan bertako produktuen 4.000 erreferentzia aurki daitezke, urtean 113 milioi euroko balioa duten salmentak eragiten dituztenak.
EROSKIk 34 establezimendu ditu Errioxan: 14 supermerkatu, 1 hipermerkatu, 2 gasolindegi, 1 FORUM SPORT denda, 8 iF lurrindegi eta 7 bidaia-agentzia, online supermerkatuaz gain.
Erkidego horretan 62.000 Bazkide Bezero eta 395 langile ditu. Azken horien % 63 kooperatiba nagusiko bazkide dira.
EROSKIk Errioxako 1.300 produktu baino gehiago saltzen ditu. Gainera, 208 hornitzailerekin lankidetzan aritzen da, eta 70 milioi euroko balioa duten erosketak egiten dizkie urtero. Horrez gain, akordio bat du sinatuta ‘Alimentos de la Rioja. Calidad Garantizada’ marka garatzeko.
EROSKI taldeak 523 langile ditu Asturiasen, horietako 129 Bazkide kooperatibistak.
ERSOKI taldeak 31 establezimendu ditu autonomia-erkidego horretan: 11 supermerkatu, 1 cash&carry, 1 gasolindegi, 4 bidaia-agentzia, 4 FORUM SPORT denda eta 10 iF lurrindegi. EROSKI Club programak 45.000 Bazkide Bezero dauzka Asturiasen.
EROSKI taldeak bere 205 hornitzaile asturiarrei egiten dizkien erosketen balioa 61 milioi eurokoa da urtero.
Galizia da VEGALSAren jatorria. Bertan ireki zen lehen denda 1944an. Enpresaren sortzaileak, Ventura González Prietok, Espainiako gobernuaren Laneko Merituaren Domina irabazi zuen, beste sari askoren artean.
«VEGALSAk eta EROSKIk itun bat adostu zuen 1998an eta sozietate bat osatu zuen % 50ean. Gaur egun, EROSKI taldearen Galiziako merkataritza-sareak 320 establezimendu dauzka: 289 supermerkatu, 4 hipermerkatu, 6 bidaia-agentzia eta 3 gasolindegi, online supermerkatuaz gain.
Galizian, 5.451 langile baino gehiago ditu EROSKI taldeak. EROSKI Clubeko Bazkide Bezeroen taldea 345.000 pertsonak osatzen dute.
EROSKI taldeak, gainera, 3 plataforma logistiko dauzka erkidego horretan, Coruñan, Vigon eta Sigüeiron. Lehen biek hozteko instalazioak ere bazituzten.
Galizian, 603 hornitzailerekin lankidetzan dabil taldea, horien % 74 nekazaritzako elikagaien sektorekoak. Hiru mila produktu baino gehiago saltzen ditu, eta Galiziako hornitzaileei urtero egiten dizkien erosketen balioa 400 milioi euro ingurukoa da.
EROSKI taldeak 768 langile ditu Gaztela eta Leonen, horietako 157 bazkide kooperatibistak.
EROSKIk 85 establezimendu dauzka: 42 supermerkatu, 1 hipermerkatu, 3 gasolindegi, 11 bidaia-agentzia, 8 FORUM SPORT denda eta 17 iF lurrindegi. EROSKI Club programak 135.000 Bazkide Bezero ditu.
EROSKI taldea bertako 588 hornitzailerekin aritzen da elkarlanean. EROSKI dendetan Gaztela eta Leongo 453 produktu eros daitezke eta urteroko erosketak 143 milioi eurokoak dira.
EROSKI taldearentzako eskualde estrategikoa ziren Balear Uharteak, eta posizio hori indartu dute. Kooperatibak 2014an MercaPalman zabaldu zuen produktu freskoen plataforma automatizatuak, 40.000 m2 baino gehiagokoak, EROSKIk uharte horiekiko duen konpromisoa berretsi zuen.
2015ean, EROSKIk 15 supermerkatu frankiziadun ireki zituen Balearretan. Horretarako 2,2 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da, eta 90 lanpostu berri sortu.
Balearretan, 2.733 langile ditu EROSKIk. EROSKIk 192 establezimendu ditu Balear Uharteetan, Mallorca, Menorca eta Eivissako online supermerkatuko erosketak etxera eramateko zerbitzuaz gain.
Kooperatibak uharteekiko duen konpromisoaren partaide dira ere tokiko ekoizleak: horiek uharteetan ekoitzitako 2.200 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. Lankidetza-hitzarmenak ditugu tokiko veste 622 hornitzailerekin, eta urtero 96 milioi eurotik gorako balioa duten erosketak egiten dizkiegu.
EROSKIk eta bere bezeroek 67 tona elikagai eman zituzten 2015ean «Zero Hondakin» programaren eta elikagaiak biltzeko kanpainen bidez. Kopuru hori 100 pertsonaren urteko kontsumoaren baliokidea da.
Balearretako 370 haurrek hartu dute parte Elikadura eta Ohitura Osasuntsuei buruzko Hezkuntza-Programan (EOOHP), EROSKIren Elikadura Eskolan.
EROSKIk 4 supermerkatu frankiziadun zabaldu zituen Madrilen 2015ean eta 10 gehiago irekitzea aurreikusten du 2016 amaitu aurretik. Online supermerkatuko erosketak etxera eramateko zerbitzua du, eta EROSKI Cluben Bazkide Bezero diren 90.000 pertsona.
Extremadura lehentasunezko lurraldea da datorren urteotan frankiziak irekitzeko. 2016an lehen 7 supermerkatu frankiziadunak irekitzea aurreikusten da.
Establezimendu hauek ditu egun EROSKI taldeak: 1 hipermerkatu, 1 bidaia-agentzia eta 1 iF lurrindegi. Langileak 109 dira, horien % 70 kooperatibako bazkideak. EROSKI Club programak 35.000 Bazkide Bezero ditu Extremaduran.
EROSKIk 130 hornitzailerekin egiten du lan Extremaduran. haiek ekoitzitako 600 elikagai inguru saltzen ditu, eta urteroko fakturazioa 18 milioi eurokoa da.
EROSKIk 6 supermerkatu frankiziadun ireki ditu Gaztela-Mantxan 2015ean, eta 36 lanpostu berri sortu ditu. Erkidego hori denda frankiziadunen sarea zabaltzeko lehentasunezko lurraldeetako bat da. Hango merkataritza-sareak 20 establezimendu dauzka: 7 supermerkatu, 4 hipermerkatu, 3 gasolindegi, 3 bidaia-agentzia, 2 iF lurrindegi eta online supermerkatua Guadalajaran eta Toledon.
EROSKI Club programak 110.000 Bazkide Bezero ditu erkidego horretan.
EROSKIk bertako 375 hornitzailerekin egiten du lan. Horien 4.990 produktu saltzen ditu, eta urtero egiten dizkien erosketen balioa 65 milioi eurokoa da.
EROSKIk 21 supermerkatu frankiziadun ireki ditu Andaluzian 2015ean. Horrela, establezimendu gehien ireki dituen erkidegoa da Andaluzia. Guztizko inbertsioa 3,1 milioi eurotik gorakoa izan zen eta 166 lanpostu sortu ziren. Denda berriak zabaltzeko erritmo altuari eutsiko zaio 2016an ere. EROSKIk 101 establezimendu ditu guztira autonomia-erkidego horretan: 60 supermerkatu, 9 hipermerkatu, 5 gasolindegi, 2 bidaia-agentzia, 24 iF lurrindegi eta online supermerkatua.
EROSKI Club programak 228.000 Bazkide Bezero dauzka.
EROSKIk 900 hornitzaile baino gehiago ditu Andaluzian. Bertako 5.000 produktu baino gehiago saltzen ditu eta 234 milioi eurotik gorako balioa duten erosketak egiten dizkie urtero hornitzaile andaluziarrei.
EROSKIk penintsula ekialdeko lehen supermerkatu frankiziaduna zabaldu zuen 2015ean eta beste 10 irekitzeko asmoa du 2016an, 7 hipermerkatuk osatzen duten merkataritza-sarea osatzeko. Gainera, EROSKI taldeak baditu beste establezimendu batzuk inguru horretan ere: 4 gasolindegi, 5 bidaia-agentzia, 3 FORUM SPORT kirol-denda eta 13 iF lurrindegi. Guztira, 651 pertsonak egiten dute lan denda horietan, eta horien % 60 kooperatibako bazkideak dira. EROSKI Clubek 150.000 Bazkide Bezero ditu erkidego horietan.
EROSKIk 865 hornitzailerekin egiten du lan Valentziako Erkidegoan eta Murtzian. Haiek ekoitzitako 9.550 elikagai inguru saltzen ditu, eta urteroko fakturazioa 400 milioi eurokoa da.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak