Glutenik gabeko krepeak entsaladarekin

  • 0 View bisita
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Glutenik gabeko krepeak entsaladarekin

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Neurtzeko edalontzi batean botako ditugu arto-irina, Eroski esne osoa, Eroski oilo-arrautza, koilara bete Eroski ekilore-olio, eta gatz apur bat. Irabiagailu batekin nahastuko dugu guztia. Zartagina berotuko dugu, gurin apur batekin. Masa pixka bat bota, ongi zabaldu eta ondoren irauli egingo dugu bi aldeetatik egin dadin. Krepeak egingo ditugu, masa guztia amaitu arte. Eroski Natur tomate zatituz, tipuleta freskoz, piper berdez, Eroski Natur udare zatiz eta hezurrik gabeko Eroski aranpasaz bateko ditugu krepeak. Krepeak mikrouhin-labean sartuko ditugu, 30 segundoz, potentzia ertainean. Mikrouhin-labetik atera ondoren, koilara bete Eroski oliba-oliorekin eta gatzarekin onduko ditugu.
Krepeen orea oso elikagarria da, izan ere, oinarrizko hiru elikagai biltzen ditu barnean –irina, esnea eta arrautza– eta horrela karbohidrato eta proteinak ekartzen zaizkio platerari. Osagaiak irabiatzean, berehala lortzen da bazkaltzeko nahiz afaltzeko plater bizkor eta zaporetsuak prestatzeko aukera ematen duen orea. Kasu honetan, glutenik gabeko arto-irinez egiten denez, zeliakoentzat egokia da errezeta hau. Errezeta honek zapore-nahaste bitxia proposatzen digu: frutaren eta aranpasen gozotasuna, eta limoiaren ukitu garrantza, urazaren zapore neutroarekin leundua. Proposamen interesgarri, elikagarri eta arina afari informal baterako.

Osagaiak (4 pertsonak)

  1. No hay ingredientes disponibles.

sReceta online en: