Kuiatxoak tofu eta barazkiz beteak
- 0 View bisita
- Zailtasuna
- Zailtasun
- Denbora

- kcal
- 133 7%
- Azukreak
- 3,9g 4%
- Koipeak
- 10g 14%
- Koipeak saturatuak
- 1,5g 8%
- Gatza
- 0,4g 7%
Prestaketa
Kuiatxoak zilindrotan moztu, hustu, oliba-olioa eta gatz pixka bat igurtzi, eta mikrouhin-labean edukiko ditugu 5 minutuz potentzia handienean. Oliba-olio pixka batekin salteatuko ditugu gari-zainzurien muturrak eta zuritu eta txotx forman moztutako azenarioa, eta, salteatu ondoren, tofuarekin nahasiko dugu.
Nahaskiari gatza eman eta piperbeltz-ukitu bat emango diogu. Kuiatxoak bete, mikrouhin-labean sartu, eta 5 minutuz edukiko ditugu potentzia ertainean. Berotan zerbitzatuko dugu etxean egindako tomate-saltsarekin batera.
Eguneroko elikaduran tofua eta antzeko elikagai berriak sartzeko modu erraz, bizkor, elikagarri eta originala da. Zapore berriak probatzeaz gain, errezeta berri honek animalia-jatorriko proteinaren ordez landare-jatorriko proteinak kontsumitzeko ideiak ematen ditu. Jendeak, oro har, gaur egun egiten duen animalia-jatorriko proteinaren kontsumoa neurrigabea da, kontsumo-ohiturei buruzko azterketen azken emaitzek adierazten dutenaren arabera.
Osagaiak (4 pertsonak)
- 2 kuiatxo
- 100 g gari-zainzuri
- 100 g azenario
- 200 g tofu
- 200 g etxeko tomate-saltsa
- 40 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
