Barazki gordinak hummus-arekin

  • Hasierakoa
  • 0 View visita
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Prezio
Prezio
Barazki gordinak hummus-arekin

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Azenarioak garbitu, zuritu eta bastoietan moztu. Gorde.   Errefauak eta apioa garbitu eta, ondoren, bastoietan moztu. Gorde.   Txitxirioak garbitu eta xukatu. Baratxuriak zapaldu.   Irabiagailuaren ontzian sartu txitxirioak, baratxuriak, tahini-a, kuminoa, limoi-zukua eta gatza.  Guzti hori birrindu krema uniformea eta lodia lortu arte.   Lodiegi geratzen bada, eta arinagoa gustatzen bazaizu, gehitu koilarakada 1 edo 2 ur kremari eta irabiatu berriro egitura perfektua lortu arte.   Krema zerbitzatzeko erabiliko den platerrean ipini. Ondoren, oliba-olioa, sesamoa eta ezkaia gehitu.   Azenarioekin, errefauekin eta apioarekin lagundu.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 4 E.Natur azenario
  2. 4 apio-adar
  3. 4 errefau
  4. Hummus-a egiteko:
  5. 500 g txitxirio egosi
  6. 80 g tahini
  7. 2 baratxuri-ale zurituta
  8. 1/2 koilaratxo kumino-hauts
  9. 100 ml limoi-zuku
  10. 3 koilarakada oliba-olio
  11. Sesamoa
  12. Ezkai freskoa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/