Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



Elikagaien segurtasunari buruzko lege berriak trans koipeen gainean informazioa izatearen garrantzia adierazten du

Osasunari eta Nutrizioari buruzko II. Topaketa Elikadura eta Nutrizio Segurtasunerako Agentziako (AESAN) NAOS Estrategiaren bokal aholkularia den Juan Manuel Ballesterosek itxi du.

EROSKIk bere marka propioko produktuak birformulatu ditu grans koipeak kentzeko, balio nutrizional erantsirik eman ez eta osasunari kalte handia egiten diotelako.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikaduran gehitutako trans koipeen erabilera kentzea gomendatu du.

2011-09-29

Madril, 2011ko irailaren 27a.- EROSKIk “Osasunari eta Nutrizioari buruzko II. Topaketa” egin du gaur, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioarekin lankidetzan, eta bertan Osasunaren eta Nutrizioaren arloko adituek trans koipeei eta osasunerako dituzten eragin kaltegarriei buruz eztabaidatu dute.

Topaketan hainbat profesional egon dira presente, horien artean Ascension Marcos, CSICeko Ikerketako irakaslea; Francisco Jose Garcia Muriana doktorea, CSIC-Sevillako Koipearen Institutukoa; Laura Azuara, EROSKIko Elikaduraren Kalitatearen zuzendaria; Andreu Palou irakaslea, ex-Vicepresidente del panel Científico de Nutrición de la EFSAko Nutrizio Panel Zientifikoko lehendakariorde ohia; Leandro Plaza doktorea, FECeko lehendakaria; Leire Barañano, EROSKI Fundazioko zuzendaria, eta Juan Manuel Ballesteros, AESANeko NAOS Estrategiaren bokal aholkularia, zeinak lan jardunaldia itxi zuen, zera esanez: “Osasun Ministerioak borondatezko jarreraren ale egin du, ez baitzaigu beharrezkoa iruditzen legedi zorrotzagoa izatea, eta konfiantza baitugu industriaren egikera egokian”. Halaber, zorionak eman zizkion EROSKIri, “bere marka propioko produktu guztietan trans koipeak kentzeko egindako ahaleginagatik”.

Lo sentimos, tienes JavaScript desactivado o una versión antigua de Adobe Flash Player. Consigue la última versión de Adobe Flash Player para ver este vídeo.

Garcia Murana irakasleak gantz azidoen geometria landu zuen bere hitzaldian eta, adierazi zuenez, “funtsezkoa da partzialki hidrogenatutako landare olioak dituzten elikagaien kontsumoa saihestea, eta haragia, esnea, haragi produktuak eta esnekiak neurritsuago kontsumitzea, elikadura osasungarria segurtatzeko”.

Palou irakaslea, berriz, honela mintzatu zen: Europar Batasuneko osasun eta elikadurari buruzko araudi berrien lan ildoen helburua da elikaduraren inguruan osasun handiagoa lortzea, kontsumitzaileek konfiantza handiagoa izatea publizitateko iragarkiekin, eta industriak segurtasun handiagoa izatea arlo juridikoan eta berrikuntzan”.

Azkenik, Plaza doktorearen hitzetan, “bihotz-biriketako gaixotasunak prebenitzeko garrantzitsuena da, lehenbailehen, gizarte berriaren bizitzeko ohiturak aldatzea”. Halaber, gaineratu zuenez, “azterketa epidemiologikoek erakusten dute trans koipeek arrisku kardiobaskularra areagotzen dutela eta, horregatik, beharrezkoa da dieta orekatua mantentzea, ariketa fisikoarekin lagunduta”.

Trans koipe artifizialak, edo partzialki hidrogenatutako landare koipeak, osasunerako kaltegarriak dira. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikaduran gehitutako trans koipeen erabilera kentzea edo murriztea gomendatu du, nutrizioari baliorik eransten ez diotelako. EROSKIko Elikadura Kalitatearen zuzendaria den Laura Azuarak adierazi zuenez, “beharrezkoa da ikertzen eta produktuak birformulatzeko metodoen alde egiten jarraitzea, horien kalitatea hobetzeko eta indarrean dauden araudi berriak betetzeko. EROSKIk, eta gure hornitzaileetako asko, konpromiso irmoa dugu gure ahalegin guztia egiteko orain dela lau urte, aitzindari gisa, abiarazi genuen prozesuari buruz”.

Osasunari eta Nutrizioari buruzko II. Topaketan zehar agerian geratu zen EROSKIren erabakia zuzena izan dela, osasunaren inguruan ekimen aitzindariekin bat eginda: bere marka propioko produktuetatik partzialki hidrogenatutako animali koipeetatik datozen trans koipeak kendu zituen. EROSKI prozesu hori gauzatu duen Espainiako banaketa enpresa bakarra da, hainbat urtez Kalitatearen arloarekin eta hornitzaile talde handi batekin elkarlanean aritu eta gero.

Horrez gain, EROSKI Fundazioko zuzendaria den Leire Barañanok era adierazi zuen: “EROSKIn, osaunari eta nutrizioari buruzko gaiekiko kezka ez da behin-behineko moda, eta ez da Erantzukizun Sozial Korporatiboko ekimen hutsa, eta ez dugu marketin ekintza gisa sentitzen; aitzitik, benetako kezka da, zehatza eta egiazkoa, eta EROSKIren idiosinkrasia berezian sustraituta dago, orain dela 40 urte baino gehiago sortu ginenetik”.

EROSKI konpainiak konpromiso irmoa dauka kontsumitzaileen osasunari dagokionez. Horregatik, ekintza ugari garatzen ditu kontsumitzaileen elikadura hobetzeko, horien artean Bihotzari buruzko Asteak, FECekin lankidetzan; glutenik gabeko produktu ugari ditu, zeliakoentzat; trans koipeak kendu ditu –EROSKI bere produktuetatik kendu dituen Espainiako banaketa marka bakarra da–; eta haurren obesitatea prebenitzeko kanpainak.

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 112 EROSKI hipermerkatu daude, 989 supermerkatu (EROSKI/center, EROSKI/city eta Caprabo), 59 gasolindegi, 19 cash-carry, EROSKI/Bidaien 218 bulego, 36 Forum Sport kirol denda, 281 If perfumeria eta 6 Abac aisia eta kultura denda; horiei 32 plataforma logistiko gehitu behar zaizkie. Sare horri 485 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI