Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2009-03-12
Madril, 2009ko martxoaren 12a.- EROSKIk Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren (AESAN) saria lortu du bizimodu osasungarriaren alde egiten duen lanagatik, enpresa ekimenik onenaren atalean. Arantza Laskurain EROSKIko Kontsumo zuzendariak jaso du saria, Osasun eta Kontsumo Ministerioko ministroa den Bernat Soriaren eskutik, NAOS Biltzarraren hirugarren edizioaren barruan. EROSKI sari hau lortzen duen banaketako lehenengo enpresa da, eta ehun hautagairen baino gehiagoren artean lortu du gailentzea.
NAOS sariek bizimodu osasungarriaren alde diharduten ekimenak eta erakundeak nabarmentzen dituzte, bereziki obesitatea prebenitzera zuzentzen direnak. EROSKIri dagokionez, "Programa EROSKI Contigo de nutrición y bienestar" programaren barruan garatzen dituen ekintzak baloratu dituzte. EROSKI nutrizio etiketak eta haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina nabarmendu dituzte, kontsumitzailea informatzeko ekimen guztiekin batera, horien artean CONSUMER EROSKI aldizkaria.
NAOS saria Nutrizio eta Elikadura gaietan ematen den errekonozimendurik garrantzitsuena eta ospetsuena da, eta EROSKIk urtetan bizimodu osasungarria baten alde betetzen duen eginkizuna aintzat hartzen dela erakusten du. EROSKIko Kontsumo Arloko zuzendaria den Arantza Laskurainen hitzetan, “sari hau ez da jarduera jakin bati emandako saria, EROSKIk kontsumitzaileen ongizateari eta bizimodu osasungarri baten sustapenari egiten dion ekarpenaren errekonozimendua baizik”. EROSKIn ikuspegi global batez heltzen diogu erronka horri: nutrizio informazio osagarria eskaintzen duten marka propioko produktuekin, neska-mutilentzako kirol jarduerako programekin, nutrizioari buruz adituek egindako kalitateko eta doaneko informazioarekin… Finean, EROSKIk bizimodu osasungarriaren alde egiten duen ekarpena gure enpresaren egunerokotasunean integratuta dago, sorreratik bertatik, eta oso leku garrantzitsua betetzen du gure lehentasunen artean”.
Nutrizio etiketa. Marka propioko 1.000 produktu ingurutan jarrita, EROSKI nutrizio etiketa kolore sistema samur batean oinarrituta dago, produktu anoa bakoitzak ematen duen kaloria eta nutriente kopurua begiz identifikatu ahal izateko. Etiketa horrek ematen duen informazioa baliagarria da kontsumitzaileek dieta osasungarria eraman dezaten.
Haur obesitatearen kontrako kanpaina. Helburua bikoitza da, hau da, alde batetik, haurrengan elikatzeko ohitura osasungarriak sustatzea nahi da, eta, bestetik, ariketa fisikoa bultzatzea, bizimodu sedentarioari buruz alternatiba osasungarri gisa. 2007an martxan jarri zenetik, 7.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute kanpaina horren barruko jardueretan.
CONSUMER EROSKI. Kontsumitzailea informatzeko liderra den aldizkari honen eginkizun informatzailearen barruan nabarmentzen da bizimodu osasungarriaren sustapena, bereziki elikadura egokiari eta ariketa fisikoari lotuta dauden gaien inguruan. www.consumer.es
Haur obesitatea prebenitzeko online eskola. Sarean eskaintzen den baliabiderik osatuena da, bai neska-mutilentzat, bai guraso zein arduradunentzat. Gurasoentzako informazio erabilgarria eskaintzen du, adituentzako testu sakonagoak, baita txikienek egokiago elikatzen ikasteko jolasak ere. Helbidea: http://obesidadinfantil.consumer.es/.
Errezetak online. CONSUMER EROSKIko web orriak 3.000 errezeta inguru eskaintzen ditu, horietako bakoitza bere iruzkin dietetikoaz lagunduta, eta parametro ugariren arabera antolatua (horien artean, 29 gaixotasunentzat egokiak diren ala ez). Helbidea: www.consumer.es/alimentacion/recetas.
Gida praktikoak. Liburu monografikoak dira, eguneroko bizimodurako erabilgarriak. Orain arte argitaratutakoen adibide zenbait: ‘Alimentos aconsejados, permitidos y limitados según 29 enfermedades’; ‘Qué deporte hacer, según la edad y la condición física’; ‘Cómo debe ser la alimentación según la edad y el tipo de trabajo’; hainbat elikagai jakini buruzko gida monografikoak (frutak, barazkiak, arrainak eta mariskoak…)… www.consumer.es/guias/
NAOS Estrategia (Nutrizio, Ariketa Fisiko eta Obesitatearen Prebentziorako Estrategia) 2005ean abiarazi zuen Osasun eta Kontsumo Ministerioak, Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren bitartez (AESAN). Bere helburua da biztanleak kontzientziatzea obesitateak osasunari egiten dion kalteari buruz, eta herritarrek, batez ere neska-mutilek eta gazteek, bizitza ohitura osasungarriak har ditzaten laguntzeko ekimen guztiak sustatzea, bereziki elikadura osasungarriaren eta erregularki jarduera fisikoa egitearen bitartez.
NAOS Estrategiak helburu hori lortzen laguntzen duten ekintza guztien plataforma izan nahi du, ahaleginak integratuz eta gizarte kide guztiek, Administrazio Publikoek, gaiaren adituen, sektore pribatuko enpresek, kontsumitzaileek eta biztanle guztiek ahalik eta gehien parte hartuz. Horrenbestez, NAOS Estrategiaren jarduera eta eragin eremuak ugari dira: familia, eskola ingurunea, enpresa arloa eta osasun sistema.
EROSKIren sare komertzialean 2.440 establezimendu daude, honela banatuta: 116 EROSKI hipermerkatu, 1.029 EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatu, EROSKI/Bidaien 274 bulego, 53 gasolindegi, 44 Forum Sport kirol denda, 30 If perfumeria, 5 Abac aisia eta kultura denda eta 27 plataforma. Sare horri gehitu behar zaizkio 567 autozerbitzu frankiziadun. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.
Orain dela 39 urtetik hona EROSKIren etekinen %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen da. EROSKI FUNDAZIOAren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotara bideratzen dira: kontsumitzailearen informazioa eta prestakuntza, ingurumenaren defentsa eta elkartasuna.