Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2011-11-29
Madril, 2011ko azaroaren 29a.- EROSKIk bi supermerkatu frankiziadun berri inauguratuko ditu bihar Andaluzian, “EROSKI/city” sarearen barruan, Kordoba eta Huelva probintzietan, hurrenez hurren.
Kordobako EROSKI/City supermerkatua Fuente Palmeran dago (La Laguna kalea, Garrigues Walker izkina, z/g), eta bere azalera 450 m2 da.
Huelvako “EROSKI/city” frankiziadun berria, berriz, San Bartolome de la Torren inauguratuko da (Andaluca hirib., 81), eta 400 m2-ko azalera izango du.
Bi irekiera berri horiek EROSKIk Espainia osoan frankiziak garatzeko daukan planaren barruan kokatzen dira.
Zehazki, irekiko diren bi establezimendu berri hauekin EROSKIk dagoeneko 104 establezimendu ditu Andaluzian, 2.500 pertsonako langile taldearekin, eta zentroen sare komertzialean daude 23 hipermerkatu, 31 supermerkatu, 7 bidai agentzia eta 43 IF perfumeria.
Azken dendak zabaltzea bat dator EROSKIren frankiziak duen definizioarekin, aurten Espainian horrelako 25 denda berri ireki dituelarik.
25 frankizia horiek 300-500 metro koadro okupatzen dituzte 1.500 biztanle baino gehiago dituzten hiri edo herrietan, herriguneetan kokatuta, eta kanpoko auzoetan kokatutako erakarpen dendetan, bolumen handiagoko erosketak egiteko.
Hurbiltasunezko denda sare horren proposamen komertzialaren oinarria 2.500-3.000 erreferentziako aukera bat da, autozerbitzu eta supermerkatuen sare propioko establezimenduetan aurkezten denaren antzera. Horrenbestez, denda horiek EROSKIren beraren superretako eskaintza, kanpaina eta promozioen parekoak aurkezten dizkiete bezeroei.
EROSKIko denda frankiziadun batek elikagaien eskaintza ia esklusiboa dauka, produktu freskoetan aukera zabala egiten delarik, nabarmenki esnekiei eta fruta eta barazkiei dagokienez, eta tokiko elikagaiei arreta berezia emanez. Ontziratutako produktuei buruz, fabrikatzaile liderren marketako artikuluekin batera, EROSKIko marka propioa egokitzen da, lehiarako erreferentzia nagusia kalitate-prezio erlazioa izanik.
EROSKIren frankizien sarea ekintzaileentzako etorkizunerako aukera da, izan dezakeen errentagarritasunagatik, 500 denda frankiziadunen sare egonkor baten abalarekin. Sarearen ezaugarriak dira jarduera sortzen duela, bezeroarekin harreman handia dagoela eta dendaria bere negozioaren zuzeneko kudeatzailea dela, esperientzia handia duten profesionalen laguntzarekin eta babesa ematen dion konfiantzazko marka batekin.
EROSKIko sare komertziala 500 autozerbitzu frankiziadunek baino gehiagok osatzen dute, eta formula horren denda sare sendoa da, orain dela zenbait hamarkadatik hona. Lurraldeei begira, Galizian 212 daude, eta ondoren EAE 125 dendarekin, Balearrak 66, Andaluzia 51, Nafarroa 33, Aragoi 24, Gaztela ea Leon 19, Errioxa 7, eta Kantabria berdin, Gazela-Mantxa 4 eta Madril 2.
EROSKIren sare komertzialean 2.250 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Frantzian, Eroskik 39 establezimendu dauzka (hipermerkatuak, supermerkatuak eta gasolindegiak), eta Andorran 4 IF lurrindegi.
Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien % 10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI FUNDAZIOAren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.