Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



EROSKIK GAZTELA-MANTXAKO 120 HORNITZAILETIK GORA ELKARTU DITU

EROSKIk eskualdeko industriak garatzearen alde egiten du

2011n, EROSKIk 110 milioi euro baino gehiago erosi zien Gaztela-Mantxako hornitzaileei, hau da, ia % 4 gehiago 2010arekin alderatuta.

Hornitzaileekin lankidetzan aritzea da EROSKIko gestio politikaren ardatzetakoa

2012-01-18

Toledo, 2012ko urtarrilaren 18.- EROSKIk 120 gaztela-mantxatar hornitzaile baino gehiago elkartu ditu “EROSKI eta Gaztela-Mantxako hornitzaileak: lankidetza arrakastatsua” izeneko jardunaldian, gaur, Toledoko San Juan de los Reyes hotelean. Helburua da EROSKIren eta eskualdeko hornitzaileen arteko elkarrizketarako elkargunea izatea, tokiko ekonomiak bultzatzeko apustuaren barruan. Ekitaldia Gaztela-Mantxako Gobernuko Abeltzaintza, Arrantza eta Landa Garapenerako Saileko Azpiegitura eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia den Miguel Cervantesek inauguratu du.

Jardunaldian zehar, EROSKIko Aliantza Komertzialetako zuzendaria den Gotzon Elizburu EROSKIk tokiko ekonomiak ahalik eta gehien bultzatzeko erabiltzen duen politika komertzialaz aritu da. Gotzon Elizbururen hitzetan, “hornitzaileekin lankidetza sendoa izatea EROSKIren gestio ereduaren ardatz bereizgarrietakoa da, elkarrekin ahalik eta garapenik handiena bilatzen baita, eta presente dagoen erkidego autonomoetako bertako aberastasuna handitzen lagundu nahi du”. Halaber, Elizburuk bere saioan kontsumo handiko sektorearen gaur egungo egoera nabarmendu du eta, adierazi duenez, “kontsumitzaileak prezioa, kalitatea, hurbiltasuna eta berrikuntza eskatzen ditu, eta horregatik EROSKIn kostu lehiakorren estrategia baten eta balioa sortzearen alde gaude”.

Horrez gain, EROSKI Toledoko gerentea den David Avila ere mintzatu da, eta EROSKIko dendan tokiko produktuaren inguruan dagoen politika azaldu du; adierazi duenez, “gure hipermerkatu berriek bezeroen eskakizunei erantzuten diete, eta lehiakideena ez bezalako eredu bat eskaini nahi dute, hurbilagoa, aukera handiagokoa, zabalagoa eta eraginkorragoa”.

Azkenik, Tosfrit Merkataritza Gune Handien arduraduna den Inmaculada Villaseñorrek tokiko hornitzaileak EROSKIrekin duen harreman komertziala nabarmendu du. Villaseñorren hitzetan, "EROSKIrekin lankidetzan daramatzagun ia lau urte hauetan gure salmentak modu ikusgarrian handitu dira. Azkenean, konfiantzan, hobetzeko ahaleginean eta dinamismoan oinarritutako harremana ez da soilik ona EROSKIrentzat eta gure enpresarentzat, aitzitik, bezeroa gehiago asebetetzeko balio du, eta hori da garrantzitsuena”.

EROSKI Gaztela-Mantxan

2011n, EROSKIk bere establezimendu komertzial guztietan bertako produktuak sustatzeko estrategia indartu du, eta Gaztela-Mantxako 216 hornitzailerekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak. Gaur egun, Gaztela-Mantxako bezeroek harrera handia duten bertako 6.900 produktu inguru eros ditzakete. Erosketak guztira 110 milioi € izan ziren 2011n, hau da, % 3 baino gehiago igo ziren 2010arekin alderatuta.

Tokiko hornitzaileen aldeko beste neurri bat da kooperatibak fakturazioa sinplifikatzen duela, egiten diren fakturen kopurua bakar batera murrizten baita; ondorioz, gestioan denbora aurrezten da, eta eraginkorragoa eta errazagoa da.

Halaber, logistika eskaintzen die bere tokiko hornitzaileei, beren produktuak EROSKIko plataformetan entrega baititzakete, hornidura eskualdeka edo dendaka egin beharrik gabe. Neurri horri esker, logistika azkarrago eta merkeago kudeatzen da, eta hornitzaileen desplazamenduen kopurua eta distantzia murrizten da.

EROSKIk Gaztela-Mantxan duen sare komertzialean 29 establezimendu daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKi gasolindegiak, EROSKI/Bidaien bulegoak, If perfumeriak, Forum Sport kirol dendak eta Aliprox autozerbitzuak. Guztira, EROSKIk aipatu erkidegoan duen langile taldea 990 pertsonak osatzen dute.

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 112 EROSKI hipermerkatu daude, 989 supermerkatu (EROSKI/center, EROSKI/city eta Caprabo), 59 gasolindegi, 19 cash-carry, EROSKI/Bidaien 218 bulego, 36 Forum Sport kirol denda, 281 If perfumeria eta 6 Abac aisia eta kultura denda; horiei 32 plataforma logistiko gehitu behar zaizkie. Sare horri 485 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien % 10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI