Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



EROSKIK hitzarmena lortu du Frantziako Intermarcherekin Altisen salerosketarako

EROSKIk hitzarmena lortu Intermarcherekin kooperatibak Frantziako hegoaldean zituen 6 hipermerkatu eta 14 supermerkaturen sare osoa Los Mosqueterosen eskura igaro dadin; azken hori EROSKIren bazkidea da 2002. Urteaz geroztik diharduen Alidisen (Banatzaile Independenteen Nazioarteko Aliantza).

2011-12-13

Madril, 2011ko abenduaren 13a.- EROSKIk hitzarmena lortu Intermarcherekin kooperatibak Frantziako hegoaldean zituen 6 hipermerkatu eta 14 supermerkaturen sare osoa Los Mosqueterosen eskura igaro dadin; azken hori EROSKIren bazkidea da 2002. Urteaz geroztik diharduen Alidisen (Banatzaile Independenteen Nazioarteko Aliantza).

Altis Taldea Eroskiren jabetzakoa da eta Frantzia hegoaldean ezarrita dago. EROSKIk hasieratik sarearen jabetza partekatzen zuen Frantziako Carrefourrekin, %50ean, gestio komertziala eta enpresariala EROSKIren esku bazeuden arren. Lotzen dituen hitzarmena eteteko epea 2011. urte honetan amaitzen zen, eta EROSKIk Carrefourren %50 erosteko eskubidea gauzatu du. Ondoren, Alidisen duen Intermarche aliatuarekin adostasunera iritsi da, horrek interesgarritzat jo baitu aipatu 20 establezimenduak Frantzia osoan hedatuta duen sare zabalera gehitzea, merkantzien hornidura segurtatzeko.

Horrenbestez, EROSKIk bere ahaleginak sare estrategikoan kontzentratzeko helburua lortu du, bere jardueran eraginkortasunik handiena lortzeko xedearekin, eta, aldi berean, zorpetze finantzarioa aurreikuspenetan baino gehiago murrizteko.

Frantziako lehiakortasunaren agintariei hitzarmenaren berri emango zaie, eragiketa burututzat jotzeko aldeei eskatzen zaizkien baldintzak betetzeko.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI