Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Zer egin dezaket nire Karbono Aztarna murrizteko?

Ekimenak

  1. Poltsa berrerabilgarriak hautatu. Aurreztu zentimo bat eta murriztu 20 gramo CO2 baztertzen duzun erabilpen bakarreko plastikozko ohiko poltsa bakoitzeko.
  2. Aukeratu aurrezteko formatuak. 1,5 Lko ontzi bat litro erdiko 3 ontzi baino hobea da.
  3. Zaindu basoak. Erabil itzazu basobaliabideen zentzuzko erabilpena ziurtatzen duen FSC zigilua daukaten birziklatutako paperezko produktuak.
  4. Murriztu ontziak. Aukeratu paketaketa gutxi duten produktuak. EROSKI basic produktu sorta berrian beharrezkoa ez den guztia murriztu dugu prezioak jaitsi eta ingurumenarekiko eragina murrizteko.
  5. Ahal duzun guztia birzikla ezazu. Banandu eta biltegiratu ezazu hondakin mota bakoitza dagokion zaborrontzian.
  6. Elikadura orekatua ere ekoeragingarria da. Nutrizio-piramideari egokitutako dietak, osasuntsuagoa izateaz gain, ingurumenari gutxiago eragiten dio. Neurriko haragi kontsumoarekin eta fruta, barazki, zereal, lekale eta ortuari gehiagorekin.
  7. Kontsumitu itzazu garaian-garaiko produktu berriak. Merkeagoak dira eta kontsumitzeko garairik onenean daude. Ziklo naturalak errespetatzen dituzte, baita ekoizpen-gune tradizionalak ere, lurra ahitzen duen monolaborantza ekidinez.
  8. Energia aurreztu kontsumo baxuko bonbilak eta presio-eltzeak erabiliz nahiz aparailuak guztiz itzaliz, “argitxo gorria” piztuta dagoen bitartean energia kontsumitzen jarraitzen du-eta. Neguan tenperatura 20 gradura egokitu eta udan 26 gradura. Gradu bat gorabehera, %7 aurreztera irits zaitezke.
  9. Ur beroaren kontsumoa murritz ezazu. Etxeetan kontsumitutako energiaren %14 ura berotzeko erabiltzen da. Egin harrikoa iturria itxiz, piztu baxeragarbigailua bete-betea dagoenean… eta gogoan izan dutxa batek bainu batek baino 4 bider gutxiago kontsumitzen duela.
  10. Aukeratu itzazu ehun naturalez egindako jantziak, hala nola, kotoizkoak, artilezkoak edo lihozkoak… askoz ere CO2 isuri txikiagoa eragiten baitute.
  11. Erabil ezazu garraio publikoa zeure autoaren ordez. Zure autoak autobus edo tren batek baino %7 CO2 gehiago isurtzen du (100 Km.ko 20 Kg., autobus edo tren baten 3 Kg. CO2ren aldean).
  12. Gida ezazu modu ekoeragingarrian. Abiadura aldaketa bortitzak ekidinez soilik CO2 isuria murritz dezakezu baita erregaiaren kontsumoa ere, %15ean. Gainera, zure gurpilak behar bezala puztuak badituzu, beste %5 murritz dezakezu.

Karbono Aztarna murrizteko aholkuak ezagutzen badituzu, bidali ditzakezu reduce_co2@eroski.es eta hurrengo kanpainetan hedatuko ditugu.