Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



Askari hobezina

Productos EROSKI para merendar

Haurrentzat funtsezkoa da egunean bost janari hartzea, arratsaldeko askari ona tartean. Janari hori funtsezkoa da haurren hazkuntza eta garapena egokiro gerta daitezen. Horrenbestez, derrigorrezkoa da askarian zein diren elikagai aproposak jakitea.

Hona hemen askari osasungarria egiteko klabe batzuk

Ba al zenekien askarian egun osoko ekarpen energetikoaren %15 bildu behar zela?

Askariaren abantailetako batzuk hauek dira: behar bezalako merienda hartzeak gehiegizko pisua kontrolatzen laguntzen du. Baliabide eraginkorra da apetitua baretzeko eta otordu tarteetako zizka-mizka egitea uxatzen du. Atsedenaldia eta energia baliagarri eta premiazkoa kargatzeko une polita da gainera, haurra eskolaz kanpoko jardueretan baldin badabil.

Askari bariatua

  • Nutrizio alorreko adituen arabera, garrantzitsuena askaria bariatua izatea da.
  • Ez du eguerdiko bazkariaren digestio prozesua galarazi edo eragotzi behar. Horretarako, bazkaritik bezain urrun baina ez berantegi hartu behar da askaria, afaria baino dezente lehenago. Egokiena, bazkaritik askarira arte hiru ordu igarotzea da eta beste horrenbeste askaritik afarira arte.
  • Hartu beharreko elikagai mota ez ezik, kopurua ere zaindu beharreko kontua da: haurraren adinaren eta eginiko jardueraren arabera aldatuko dira anoak. Ez da komeni askaria ugariegia izatea, kaloria larregi har ez ditzan eta afarira goserik gabe irits ez dadin.
  • Nutrientetan aberatsak diren elikagaiak hartu behar dira.
  • Kaloria, gantz saturatu edota azukre findu larregi dauzkaten elikagaien kontsumoa mugatu beharra dago; horrelako gehiegi kontsumituz gero, gehiegizko pisua, obesitatea eta beste hainbat patologiaren iturri izan daitezke eta.
  • Gorputza indarberritzeko aukera polita ogitartekoa da: barruan urdaiazpikoa, gazta eta beste hamaika elikagai sar ditzakegu. Beste aukera bat, inoiz edo behin hartu beharrekoa txokolatedun ogitartekoa da: haur guztien gustukoa izanik, askaria erraz eta gutiziagarri bihurtzen du.
"Afari-merienda" izeneko janaria onartzeko moduko irtenbide nutrizionala da, aldian behin hartuz gero eta bertan elikagai bariatuak eta egokiak ezartzen direnean. Oheratu aurretik tortilla frantsesa duen ogitartekoa, gazta eta fruta bat baso bat esnerekin hartzea, adibidez, askariaren eta afariaren ordezko aukera polita izan daiteke.

Taldeko jokoaren balioak

Niños jugando en equipo

Kirola praktikatzea baino gehiago da gorputz hezkuntza: osasun eta ongizate iturri da, bai fisiko bai psikologikoki. Txiki-txikitatik kirola egiten hastea du haurrak hoberena.

Haurrak, 6-7 urte bete arte ez du talde sen handiegirik.

Baina 6-12 urte bitarte horretan -nortasuna finkatzen den adinean eta lagun eta ikaskideengandik haurrak asko ikasten duen aldian, alegia- elementu nagusietako bat da elkarlana. Nerabezaroan hasten dira lehiakortasun sentimenduak azaltzen

Barazkiak

Verduras

Barazkiak -landarezkoak, oro har- oinarrizko elikagaiak dira, bitamina, mineral, zuntz eta oxidazioaren kontrako elementuen iturri hobezina baitira, substantzia horiek organismoa erregulatzen duten heinean. Energia gutxi emateaz gainera, asetasun sentsazioa sortarazten digute: beraz, pisua eta obesitatea kontrolatzeko elikagai aproposenak dira.

Haurtzaro eta nerabezaroan ezinbesteko elikagaiak dira barazkiak.

Eredua etxean

Etxeko haur eta gaztetxoek barazkiak jan dezaten modurik egokiena eredu izatea da. Has gaitezen, beraz...

Gogoan izatekoak

Barazki guzti-guztiak haurraren gustukoak izatea ez da normala, baina etxean kontsumitzen direnak ezagutu eta dastatzen baditu, bere zerrenda seguruenik aurki luzatuko da.

BITAMINEZ jakin nahi duzuna

Zumos EROSKI con vitaminas

Osasun ona eta hazkuntza egokia izatea bideratuko duen funtzionamendu zuzena lortzeko, organismoak premiazkoak dituen funtsezko nutrienteak dira bitaminak. Mineralekin batera, nutrienteen aprobetxamendua bermatzen dute eta organismoaren funtzionamendua erregulatzen dute.

Bitamina guztien ekarpen egokia bermatzeko metodorik hoberena haurrari behar bezalako elikabidea ematea da, fruta eta berduren presentzia nagusituz.

Hazkuntza egokia izango dutela bermatzeko, bitamina gehien behar dituzten populazio taldeetako bat da haurrek osatzen dutena. Haur txikiek, adibidez, kaltzio eta C bitamina gehiago behar dute, hezur osasuntsuak eta hortz sendoak edukitzeko. Bestetik, A, C, D, B1, B2 eta B9 bitaminek ezin dute huts egin. Elikagaiak prozesatu edo kontserban dirauen bitartean bitaminak suntsitzea, propietateak galtzea oso litekeena denez, elikabidean, landutako elikagaiak ez ezik (egosiak, frijituak, kontserbakoak edo izoztutakoak) garrantzi handikoa da elikagai gordin eta natural ugari ere agertzea.

Mugi! SASKIBALOIA

Niños jugando al baloncesto

Saskibaloian jokatuz haurrak talde lanean aritzen ikasten du. Mundu zabaleko kirol ezagunenetako bat eta haurrek aukeratzen duten eskolaz kanpoko jarduera fisiko gogokoenetakoa da saskibaloia.

Saskibaloi partiduko helburua baloia aurreraka mugitzea da, arerioak gainditu eta baloia saskian sartzeko aukerak sortzeko. Baloia saskian sartzeari esker puntu gehien eskuratzen dituen taldeak irabaziko du partidua.

Horregatik, saskibaloian funtsezkoa da talde lana ongi egitea, bai defentsan, bai erasoan. Baloia jokalari guztiek jaurti dezakete eta gainera pista osoan barrena mugi daitezke toki batetik bestera: horri esker posizioak beraien artean bana ditzakete, elkarri traba egin gabe. Jokalariaren joko posizioa norberaren trebezia, pisu eta ahalmen fisikoen arabera aldatzen da, entrenatzaileak asmatutako taktiken arabera. Funtsean, hiru posizio daude, pistako zein lekutan kokatzen diren kontuan izaki: pibota, hegala eta basea, baina posizio horiek partiduan zehar aldatu egin daitezke.

Mesedeak

Kirol osatuenetakoa da, muskulatura osoa, goi eta behe atalak eta arnasketa gaitasuna garatzen baititu; horrez gainera, behatze gogoa sustatzen eta mugimenduen kontrola eta erresistentzia handitzen laguntzen du, azkartasun, arintasun eta malgutasunaren mesedetan.

Haur guztientzat kirolik osasuntsu eta egokienetako bat da: osasungarri eta indartsu hazten laguntzeaz gainera, talde-lanean jardun eta kolektibo modura pentsatzeko beharra sortzen dielako.

Noiz hasi jokatzen

Bospasei urterekin mini-saskibakoian has daiteke haurra; gerora talderen batean hasi ahal izango da, partidu eta lehiaketetan parte hartzeko.

Oinarrizko ekipamendua

  • Arropa erosoa eta saskibaloiko zapatilak. Arropa zabala, mugimenduak galarazten ez dituena.
  • Horretan garrantzi handienekoa, oskiak. Kirol zapatilek (ez dira labaingarriak izango) orkatilari eutsi eta, gainera, jokoa osatzen duten jauzien inpaktua egokiro moteldu behar dute. Estutu beti lokarriak!
  • Hortik kanpo, saskibaloian jokatzeko gainerako materiala ezaguna da: baloia eta oholtzan kateatutako saskia. Besterik ez.

On egin!

Jesús Román

Hil honetatik aurrera gure otorduei Dietetika eta Elikaduraren Zientzien Elkarte Espainiarreko (SEDCA) presidente den Jesús Románek emango die abala.

Bete gure aholkuak, zure seme-alabek gosari eta bazkari osasungarri eta orekatuen mesedeekin goza dezaten.

Ereduzko gosaria

Aipatu berri dugun SEDCA elkartearen arabera, komeni da haurrak eskolara ogitarteko bariatua (atunezko patea, hestekiak, etc.) edota fruta edo zuku ontziratu bat eramatea.

Ereduzko gosariaren osagaiak:

  • Fruta naturala edota zuku naturala
  • Zerealez eginiko produkturen bat
  • Esnekia. Kakao disolbagarriz koloretutako esne katilu bat, aukeran.

Astez asteko planifikazio horri esker, haurrak elikadura bariatua hartu ahal izango du baina, halaz ere, egunen ordena aldatu ahal izango da, produkturen baten presentzia handitu edo murriztuz edota antzekoren batez ordeztuz. Anoa haurraren adinaren arabera aldatuko da.


EROSKI.es gunean ere

Eroski NATUR
Eroski basic
Supermercados e Hipercercados EROSKI