Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Zur arduratsuzko produktuak
Kontsumo arduratsuago baten aldeko kanpaina
logotipo WWF Adena

FSC, zur arduratsuzko produktuak

Ingurumenarekiko konpromisoa

FSC nazioarteko ziurtapenerakundea da, irabazi-asmorik gabekoa, eta ingurumena errespetatzen duten basojarduerak sustatzen ditu.
FSC marka da haren bermea

FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen) arabera, azken hamarkadetan baso-azaleraren ia erdia desagertu da. Ingurumenarekiko arduratsuak diren produktuen sustapena eta FSCren (Baso Administrazioaren Kontseilua) inguruan aurkezten dizugun kanpaina, kontsumitzaileek 2008ko 5. Kontsumitzaileen Fokuan egin zuten ingurumenari buruzko proposamenak dira.

EROSKIk, kontsumo jasangarriarekiko sozialki arduratsua den enpresa gisa, indartu egiten du bere konpromisoa, EROSKI markako lorategiko altzarietan ingurumenarekiko bermeak gehituz. Erabilitako zurak eta haien fabrikazioa bat datoz FSCk ezarritako irizpideekin, eta baso-ustiapenen kudeaketa arduratsua sustatzen dute.

FSC, zigilu bat baino gehiago EROSKIrentzat

GKE nagusiek,sozialek, ingurumenaren zaintzakoek eta Bidezko Merkataritzakoek diote FSC ziurtagiria dela ingurumenaren kudeaketa arduratsua bermatzen duen bakarra

Lorategiko altzarietan erabilitako zura kontrolatzea ahalbidetzen duen politika bat jarri du abian EROSKIk. FSCren gidalerroen araberako politika bat, hain zuzen ere:

  1. Hornitzaileei zuren jatorria ziurtatzen duten ziurtagiriak exijitzen dizkiegu.
  2. Ekoizleek Asian dituzten fabrikak bisitatzen ditugu, bertako langileei lan-baldintza onak eskaintzen dizkietela egiaztatzeko.
  3. Lege-araudia eta nazioarteko akordioak betetzen direla egiaztatzen dugu.
  4. Gizarte-ongizatea nahiz langileen eskubideak handitzen dituen eta herrixka indigenen eskubideak errespetatzen dituen baso-kudeaketa aldarrikatzen ditugu.
  5. Basoen baldintzak, basoetako produktuak, zaintza- katea eta kudeaketa ebaluazio-prozesu zorrotz baten barruan manten daitezen laguntzen dugu.
  6. FSC zuren baso-kudeaketak aniztasun biologikoari eta harekin batera lotuta dauden balioei eusten die.
  7. Zura Baso Kudeaketa Plan idatzi, abian jarri eta eguneratu batetik etor dadin zaintzen dugu.

EROSKIn Kalitatea zaintzen dugu basotik kontsumitzailearengana iritsi arte

EROSKI lorategiko altzariek, erabilitako zurari buruzko FSC auditoriez gain, kalitate eta ergonomia kontrol zorrotzak pasatzen dituzte laborategi independenteen eskutik.

Zaintza-katearen ziurtapen prozesuak egiaztatzen eta gainbegiratzen ditu ibilbide horretako fase guztiak (aprobetxamendua, garraiatzea, eraldatzea eta banatzea) eta horrela bermatzen du amaieran lortzen den produktua ongi kudeatutako baso batetik datorrela.

Jatorrizko herrialdean manufakturatutako Zurarekin egindako altzariak erostean, baso-azaleraren iragazkia bermatzeaz gain, lekuan lekuko ekonomien garapena eta landako herrien etorkizuna ere ari zara sustatzen.

Baina, batez ere, gure izateko arrazoia, kontsumitzaileen interesei erantzutea da, eta horregatik, EROSKIn, lorategiko altzari bat edo beste edozein produktu erostean gustura geratzen ez bazara dirua itzuliko dizugu.

Kontsumo arduratsuago batenaldeko kanpaina

Ezagutu nola kudeatzen diren FSC ziurtagiridun basoak.

Kontsumitzaile-Eskolak
Eman izena eta ez galdu aukera
902 540 846
escuelas@eroski.es

Zur arduratsuzko produktuak