Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Eroski Fundazioak argitaratzen duen aldizkari hau liderra da kontsumitzaileari zuzendutako informazioan. Elikadura eta nutrizioa EROSKI CONSUMER ardatz nagusietako bat dira, hala inprimatutako bertsioan nola bertsio digitalean.
Aldizkarian honako hauek topatuko dituzu:
Espainia Europar Batasuneko bigarren herrialdea da gehiegizko pisua duten haurren kopuruan. Datu hori kezkagarria izaki, EROSKI ez du epel uzten. EROSKI Zurekin Behatokiaren proposamenez, haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina global bat diseinatu genuen.
Kanpainaren helburua da informatzea eta kontzientzia harraraztea, gure haurrak modu osasungarri eta orekatuan elika daitezen eta, aldi berean, ariketa fisikoa egin dezaten.
Kanpaina abian jarri zenetik, milioi bat pertsona baino gehiagok -gurasoak, haurrak, hezitzaileak…- hartu du parte, eta haurren obesitatearen aurrerabidea geldiarazteko informazioa jaso du.
Haurren obesitateari buruzko informazio gehiago jaso nahi duzu?
Ongi jaten duzu? Badakizu zuretzat zein elikagai diren egokienak? Nutrizioari buruzko heziketa, elikatzeko ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa egitea; horiek dira gure ongizatea hobetzeko zutabeak.
Aditu bat daukagu zure zalantzak argitzeko, zeure burua zaintzea errazagoa gerta dakizun.
Gure nutrizionistekin harremanetan jartzeko, bidali mezua nutricionista@eroski.es helbidera
Nutrizioa eta Ongizatea: Ongi jaten duzu?
gure lanak izan duen aitorpena