Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Patata tortilla eta Patata tortilla kipularekin
EROSKI markak zeliakoei zuzendutako eskaintzak 300etik gora produktu dauka eta oso eskaintza askotarikoa da: elikagai freskoak, urdaitegiko produktuak, fruitu lehorrak, ozpinetakoak, plater prestatuak, esnekiak, saltsak, lekaleak… Baita glutenik gabeko txokolate gozokiak eta izozkiak ere!
Kontsulta ezazu glutenik gabeko EROSKI produktuak, hilero eguneratzen dugu.
Gama honen bi aspektu nabarmenduko dugu:
Gainera, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioarekin (FACE) lankidetzan dihardugu “Glutenik gabeko dieta baten alde” programan. Gaur egun, EROSKI glutenik gabeko produktuak FACEk urtero argitaratzen duen Glutenik gabeko Elikagaien Zerrenda liburuan azaltzen dira.
Glutenarekiko jasanezintasunari buruz gehiago jakin nahi duzu?
Eroski NATUR gure goi mailako aukera eta kalitateko produktu freskoen marka propioa.
Eroski NATUR, gure goi mailako aukerako eta kalitateko produktu freskoen marka propioa da. Produktu hauek gure frutategian, harategian eta arrandegian aurkitu ahal izango dituzu.
EROSKI NATUR produktu freskoen ezaugarria da, besteak beste, ez kontserbagarririk ez gehigarririk ez edukitzea. Harategiari eta arrandegiari dagokienez, hazkuntza eta elikadura teknikarik onenetatik abiatuta hautatutako produktuak dira.
Eta frutei eta barazkiei dagokienez, EROSKI NATUR gamak ekoizpen teknika integratuei jarraitzen die, askoz ere produktu fitosanitario gutxiago erabiliz.
EROSKI marka propioei buruz dena jakin nahi duzu?
Nutrizioa eta Ongizatea: Ongi jaten duzu?
gure lanak izan duen aitorpena