2023/07/20

PRODUKTUA BAZTERTZEA

Produktua baztertzea: PALACIOSek ekoiztutako patata-tortillak (Palacios Alimentación Enpresa Taldea) Palacios eta Eroski marketakoak

Gure hornitzaileak, PALACIOSek (Palacios Alimentación Enpresa Taldeak), Mudrianen (Segovia) duen fabrikan ekoiztutako Patata-tortillak badaezpada salmentatik baztertzeko erabakiaren berri eman digu. Horrek bere produktuak saltzen ditugun banaketa-enpresa guztiei eragiten die. Horren arrazoia da produktu horiek azken egunetan baieztatutako botulismo-kasuekin lotu izana.

EROSKIren kasuan, baztertze hori uztailaren 17an burutu zen jada, arduraren printzipioaren eta gure Kalitate Planaren arabera, eta osasun-agintaritza eskudunekin zuzeneko harremanetan. Hauek dira salmentatik baztertutako produktuak:

– PALACIOS patata-tortilla tipularekin, 650 g – EAN: 8420878590991

– PALACIOS patata-tortilla tipularekin, 300 g – EAN: 8420878591028

– PALACIOS patata-tortilla txorizoarekin, 600 g – EAN: 8420878595880

– PALACIOS patata-tortilla platerean, 1 kg – EAN: 8420878612037

– EROSKI patata-tortilla tipularik gabe, 500 g – EAN: 8480010314762

– EROSKI patata-tortilla tipularekin, 500 g – EAN: 8480010314755

GARRANTZITSUA: Produktu hauen bat erosi baduzu, ez kontsumitu. Eman zure dendan eta dirua itzuliko dizugu.

EROSKIn elikadura-segurtasunarekin konprometituta gaude. Kalitatezko prebentzio-plana dugu eta, plan horren bidez, fabrikatzaileak ikuskatu eta gure markako produktuak etengabe kontrolatzen ditugu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Palacios Alimentación Enpresa Taldearen komunikatua kontsulta dezakezu hemen: https://www.palacios.es/noticias/comunicado baita AESANek igorritako informazio-oharra ere: Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición

Bestela, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin 944 943 444 telefono-zenbakira deituz, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara, edo esteka honetan: https://www.eroski.es/eu/kontaktua/

Mila esker ulerkor izateagatik. Barkatu eragindako eragozpenak.

flecha-volv