Pertsona guztiek izan beharko lukete elikagai seguruak eskuratzeko aukera. Horregatik, 11.000tik gora produktu-analisi egiten eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu urtean.

Konpromisoa dugu elikagaien segurtasunarekin, eta horregatik produktuen trazabilitatea eta freskoen hotz-katea mantentzen dela kontrolatzen dugu. Gainera, prebentzioko kalitate-plana dugu eta hari jarraikiz urtean 11.000 produktu-analisitik gora egin eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu.

Produktuen trazabilitatea zaintzen dugu

jatorritik dendara arteko bide osoan produktuak zaintzen ditugu.

Hotz-katea bermatzen dugu

Hornitze-prozesuan, hau da, garraiatzean, biltegiratzean nahiz dendan manipulatzean, hotz-katea inongo unetan hautsiko ez dela bermatzen dugu. Hala, produktuak egoera ezin hobean eta propietate guztiekin eskuratu ahal izango direla ziurta dezakegu.

Elikagaien segurtasunarekin inplikatzearen inguruko irudia

Gure marketako elikagai-produktuen segurtasunaren erantzule gara

Eta horregatik ikuskatzen, aztertzen eta kontrolatzen ditugu egunero, eskakizun-maila handienekin gainera

  • Gure ekoizleen % 100 homologatzen dugu. Iaz, 300 hornitzaile baino gehiago ikuskatu genituen.
  • Eta, gainera, etengabe egiten dugu produktuen kalitate-kontrola. 2017an 11.300 analisi mikrobiologiko eta fisiko-kimiko egin ziren.
Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81