Kontsumo arduratsua lortzeko modu bat ondo informatuta egotea da. Gure CONSUMER aldizkaria 5 milioi irakurlek baino gehiagok kontsultatzen dute.

Osasunaren eta jasangarritasunaren inguruko kalitatezko informazioa sustatzen dugu, duela 40 urtetik baino gehiagotik, 5 milioitik gora irakurle dituzten Consumer aldizkariarekin eta www.consumer.es webgunearekin. Gainera, gure aholkularitza-programa pertsonalizatua landuko dugu, Eroski Clubeko 500.000tik gora bazkideengana iristeko.

Bizimodu osasungarriagoa sustatzeri buruzko irudia

Gure kontsumitzaileak ongi prestatuta eta informatuta ditugu

Beren interesak defendatu eta babestu ahal izan ditzaten, eta gehien komeni zaizkien erosketa-aukeren alde egin ahal izan ditzaten.

Consumer aldizkaria, gehiago eta hobeto: kontsumo-kooperatiba gisa prestatzeko eta informatzeko zeregina bete ahal izateko hainbat argitalpen ditugu, eta hilean 7 milioi irakurle ere izateraino iristen dira. Merkatuan lider den argitalpen kontsumerista da Consumer, eta 4 hamarkada baino gehiago daramatza kontsumitzaileei informazioa ematen, hilean 180.000 aleko argitaraldi batekin. Kontsumitzailearentzako www.consumer.es informazio-ataria hilean 5 milioi bisita jasotzera iritsi zen 2017an, eta herrialdeko online komunikabide nagusien artean finkatu da. Elikadura orekatua eta bizitza-ohitura osasungarriak izaten dira, urtez urte, gehien kontsultatutako gaiak. Gainera, sukalderako 4.000 errezeta ematen ditu. 2017an, metatutako bisitak 60 milioi izatera iritsi ziren ia.

Bizimodu osasungarriagoa sustatzeri buruzko irudia

Eta gainera:

  • 2.000 haur baino gehiagok eta haien familiek gure Elikadura eta Bizi Ohitura Osasuntsuen Hezkuntza Programan parte hartuko dute.
  • Osasuna eta jasangarritasuna hobetzeko programa sendoa jarriko dugu abian gure bezeroentzat.

Bideo honetan erakutsiko dizugu nola lantzen dugun konpromiso hori, eta zer ekintza gauzatzen ditugun EROSKIn.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81