Ohitura onak txikitan ikasten dira; horregatik, 2025erako bi milioi haurri eta haien familiei erakutsiko diegu ondo jaten

Haurren obesitatea prebenitzen dugu, elikadura orekatua sustatuz eta lagunduz, eta lehentasuna emanez gehiegi kontsumituz gero osasunerako kaltegarriak diren mantenugaiak murrizteari eta haien kalitatea hobetzeari, gure marketako 35 haur-produktutan baino gehiagotan. Horrez gain, 2025erako bi milioi t'erdi haurri eta haien familiei eman izango diegu bizitza-ohitura osasungarriei buruzko prestakuntza.

Lehentasuna ematen diogu haurrentzako produktuen elikagarritasuna hobetzeari

Gure marketan dieta orekatuagoa izaten lagunduko duten produktuak garatzeko zeregin etengabean, txikienentzako produktuak berriz formulatzea izaten da lehen urratsa. Alderdi horretan:

  • Azukre, koipe eta gatz kantitateak murrizten ari gara.
  • Palma-olioak ezabatzen ari gara.
  • Lanean ari gara produktu-errazio bakoitzak duen kaloria kopurua mugatzeko
  • Haurrentzako produktu osasungarrienak eskuratzeko aukera errazten dugu.
Haurren guzentasuna prebenitzearen inguruko irudia

Bizitza-ohitura osasungarrien inguruan hezten jarraituko dugu, 2 milioi t'erdi haurrenganaino iritsi arte

Gure herrialdean, azken 40 urteetan 10 bider ugaritu da haurren obesitate-tasa, batez ere elikadura eta aisialdiko ohitura berriak direla eta. 2012. urtean, Eroski Fundazioaren bidez, joera hori geldiaraztearen alde egin genuen apustu. Harrezkero, 620.000 eskola-ikasleri baino gehiagori eman diegu prestakuntza, Elikadura eta Bizi Ohitura Osasuntsuei buruzko Hezkuntza Programaren bidez. Eta gure helburua da 2025. urterako bi milioi haurri eta haien familiei ematea prestakuntza.

Elikadura eta Bizi Ohitura Osasuntsuei buruzko Hezkuntza Programak, 9 eta 12 urte arteko haurrentzat, herrialde honetako ikastetxe eta eskoletako geletara darama, dohainik eraman ere, elikagaiak osaeran eta propietateetan oinarrituz ongi aukeratzearen garrantzia. Menu orekatuak nola erosi, prestatu eta antolatu erakusten diegu ikasleei.

Eduki horiek prestatzeko, medikuntza, nutrizio eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogiaren arloko profesionalez osatutako Batzorde Zientifiko bat dugu lankide. Beste erakunde batzuek ere laguntzen digute: adibidez, Basque Culinary Center, Unicef, WWF eta Bihotzaren Espainiako Fundazioa.

Haurren guzentasuna prebenitzearen inguruko irudia

Hezkuntza Programak sari ugari jaso ditu:

  • "El Chupete" saria Haur Komunikazioari buruzko Nazioarteko Jaialdian, adingabeentzako komunikazioan egindako lana aitortzeko.
  • NAOS saria, Osasun eta Kontsumo Ministerioak emana, kontsumitzaileen osasunari eta bizi-ohitura osasasungarrien zabalkundeari egindako ekarpenaren aitortzeko.
  • Gosasun zigilua, Innobasque-rena (Berrikuntzaren Euskal Agentzia).
  • Ciudadano saria Osasuna eta Bizi Kalitatea kategorian Nutrizioaren Kataluniako Zentroaren saria (CCNIEC).
  • OCARE saria, Espainian 2016an egindako gizarte-erantzukizun korporatiboko komunikazio ekintza onenetakoa izateagatik.

Bideo honetan erakutsiko dizugu nola lantzen dugun konpromiso hori, eta zer ekintza gauzatzen ditugun EROSKIn.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81