Tokian tokikoa kontsumitzea guztiontzat da ona; horregatik, bertako 20.000 produktu baino gehiago eskaintzen dizkizugu, 2.000 ekoizle txikiren baino gehiagoren lankidetzarekin.

Gure denden ingurune sozial eta ekonomikoa garatzen laguntzen dugu, bertako 20.000 produktu baino gehiago eskainiz, 2.000 ekoizle txikirekin elkarlanean.

Bertako produktuaren kontsumoa sustatzen dugu

Gure uste irmoa da guztiontzat onena dela ingurune hurbileneko produktua kontsumitzea; horregatik, EROSKIn urteak daramatzagu zuri inguruko hoberena eskaintzeko lanean.

Bertako produktu gehiago eskaintzeari buruzko irudia
  • EROSKIn beste edozein dendatan baino tokiko produktu gehiago daude. Maxima horri jarraikiz, gauden tokian gaudela ere, tokiko milaka ekoizle txiki eta ertainekin lanean dihardugu. Zehazki, 2.000 ETEri esker, erkidego bakoitzaren banderaren irudiarekin identifikatutako 20.000 produktu eskaintzen dizkizuegu
  • Egunetik egunera, bertakoagoak dira gure marketako produktuak. Gure marketan haragia, arrautzak eta esnea garatu ditugu tokiko enpresekin elkarlanean. Horrela jardutea ez da erraza, baina atsegin handia ematen du; izan ere, aberastasuna sortzen eta tokiko ekoizleen etorkizuna bermatzen dugu. Beste hamaika istorio txiki ditugu bertako zaporearekin: frutak eta barazkiak, ogia, ardoa, gazta, eztia… eta beste hainbat ere izango ditugu, tokian tokikoaren alde egiten jarraitzeko asmoa baitugu.
  • Eremuko kultura sustatzen dugu. Bertako produktuaren onura guztiak erakusten dizkiegu gure bezeroei, ekitaldi gastronomikoen bidez, ekoizleen instalazioetara bisitak eginez eta haiekin batera ospatuz sustrai eta tradizio handieneko jaiak. 2017an, 300 ekitaldi baino gehiago egin eta 5.000 lagun baino gehiago bildu ditugu haietara.

Ingurunearekiko inplikazio handiena duen eragilea gara

Horregatik, gauden tokian, gizarte-jardueretan inbertitzen dugu gure etekinen % 10.

Bideo honetan erakutsiko dizugu nola lantzen dugun konpromiso hori, eta zer ekintza gauzatzen ditugun EROSKIn.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81