Jakiak ongi aukeratzea, koipe, azukre eta gatz kantitatea zainduz, funtsezkoa da osasun ona izateko. Osagai horiek murrizten jarraituko dugu, eta koipeen kalitatea hobetuko dugu, 2020. urte bukaerako palma-olioak ezabatuz gure produktuetatik.

Elikadura orekatua izateko behar ditugun elikagaien kontsumoa sustatzen dugu; gure marketako produktuetan, gehiegi kontsumituz gero osasunerako kaltegarriak diren mantenugaiak murrizten ditugu, eta dituzten koipe aseen kalitatea hobetzen dugu. Hala, 2020aren bukaeran gure produktuetatik batek ere ez du izango palma-oliorik.

Ondo jaten lagunduko dizugu

Horregatik, elikadura orekatuagoa izateko lagungarriak diren elikagaien kontsumoa sustatzeko erabaki irmoa hartu dugu: elikadura horren oinarrian, besteak beste, frutak eta barazkiak, lekaleak eta bihi osoko zerealak, oliba-olioa eta fruitu lehorrak, edo esnekiak eta arrain zuriak egon behar dira. Horiek horrela:

  • Produktu horiek aurkitzea errazagoa eta erakargarriagoa izango den denda baten alde egiten dugu.
  • Zuregandik hurbilago jartzen ditugu, sustapen eta prezio hobeekin
  • EROSKI osatzen dugun guztiok aholkularitza profesionala eskaintzen dizugu.
Elikadura orekatua sustatzearen inguruko irudia

Egunero hobetzen ditugu gure markak

Osasunarengatik eta ongizatearengatik gehien arduratzen den banatzailea izatea delako gure misioa, gure produktuen nutrizio-profila hobetzen jarraituko dugu. Gure markek nutrizio-ezaugarri hoberenak izan ditzatela nahi dugu. Ez da kontu berria: 2013. urteaz geroztik daramagu gure produktuak berriz formulatzen, eta urte hauetan 467 tona azukre, ia-ia 100 tona gatz eta 1.000 tona koipe ezabatu ditugu gure produktuetatik. Hau da: Osasunaren Mundu Erakundearen arabera gehiegi kontsumituz gero diabetesaren, obesitatearen, kolesterolaren edo hipertentsioaren moduko gaixotasunekin lotura duten mantenugaien 87 trailerren baliokidea ezabatu dugu.

EROSKI Sannia produktu gehiago garatzen jarraitzen dugu

EROSKI Sannia produktuak 2012an jaio ziren, haien baliokideen aldean aukera hobetua izateko asmoz eta, hala, dieta orekatuagoa eramaten laguntzeko. Produktu horiek berez dituzte, edo gehitu egin dizkiegu, gaur egungo elikadura-ohiturak direla eta tamalez nahikoa hartzen ez ditugun oinarrizko hainbat mantenugai: adibidez, zuntza, omega-3 gantzak edo fitoesterolak, kolesterola kontrolatzeko lagungarriak. Baina, batez ere, EROSKI Sannia produktuetan gutxienez gatzaren % 25, azukreen % 30 eta/edo koipeen % 30 kendu dugu, haien erreferentearekin alderatuz gero. Egun, 135 EROSKI Sannia produktu baino gehiago ditugu, eta oso prezio onean beti.

Elikadura orekatua sustatzearen inguruko irudia

Gainera, EROSKI Sannia produktuetatik batek ere ez du honelakorik:

  • E-621 glutamato monosodikoa (zapore-indartzailea)
  • Koloratzaile artifizialak
  • Genetikoki eraldatutako osagaiak (GEOrik ez)
  • BHA-BHT antioxidatzaileak
  • Partzialki hidrogenatutako landare-koipeak
  • Nutrizio-semaforoan laranjaz dagoen mantenugairik ez

Gure produktuetatik palma-olioak ezabatzen hasi gara

Betidanik izan dugu gure produktuetako koipeen osaera hobetzeko kezka, eta horregatik izan ginen bere produktu sorta osotik partzialki hidrogenatutako landare-koipeak kendu zituen lehenengo banaketa-enpresa nazionala; hala, trans koipe ugari ezabatu genituen. Opil industrial, gurin, izozki eta zizka-mizka askotan daude halako koipeak, eta eragin kaltegarria izaten dute gure osasun kardiobaskularrean, kolesterol txarraren (LDL) mailak igotzen dituztenez.

Baina ez gara hor gelditu: lanean ari gara gure produktu guztietatik palma-olioak ezabatzeko. Eta horretan ari gara, beste landare-olio batzuen aldean gantz azido ase kaltegarriagoak izateaz gain, halakoen laborantza intentsiboak ingurumenari ere egiten diolako kalte; izan ere, basoak suntsitzen ditu Malaysian eta Indonesian, non biltzen den munduko ekoizpen guztiaren % 85. Horregatik, EROSKIn konpromisoa hartu dugu 2020. urte bukaerarako gure markako produktuen % 100ean palma-olioak ezabatzeko.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81