Guztiok egin dezakegu gehiago elikagaien hondakinak murrizteko. EROSKIn, 4.700 tona elikagai baino gehiago ematen dizkiogu 48 gizarte-erakunderi, ekarpen gisa.

Elikadura jasangarria izatea errazten dugu, gure prozesu, denda eta produktuen ingurumen-inpaktua murriztuz, eta iaz soilik, 4.700 tona elikagai baino gehiago eman genizkion 48 gizarte-erakunderi. Gainera, produktu ekologikoak eta ekoizpen-prozesu jasangarriagoetatik datozenak sustatzen ditugu, baita gehigarri artifizialen murrizketa eta animalien ongizatea ere.

Genetikoko Eraldatutako Organismorik gabe

Gure marketako produktuetatik, batek ere ez du Genetikoko Eraldatutako Organismorik (GEOak).

Kontsumo arduratsua sustatzeari buruzko irudia

Gure marketako produktuetatik gehigarri artifizial eztabaidagarrienak ezabatzen jarraitzen dugu

izan ere, gure konpromisoa da produktu gero eta naturalagoak eskaini ahal izatea, ahal den heinean substantzia kimiko erantsirik gabeak. Hala, gaur egun, gure markako produktuen % 100ak ez du, ez koloratzaile artifizialik, ez BHT eta BHA antioxidatzailerik. Gainera, EROSKI edo belle markako lurrindegi-produktuetako batek ere ez du parabenorik, ezta triklosanik ere, eta etorkizunean lanean jarraituko dugu gehigarri artifizial eztabaidagarrienak kentzeko –adibidez, zenbait edulkoratzaile eta kontserbagarri artifizial edo zapore-indartzaileak–, baita ontzietako A Bisfenola eta aluminio-gatzak ere.

Fresko jasangarriagoak nahi ditugu

Prozesu guztiak zaintzen ditugu: hasi ekoizpenaren jatorritik eta dendan egindako eragiketetara arte –baita eraldaketa eta manipulazio osoan zehar ere– ahal bezain arduratsuak izan daitezen. Horrek barne hartzen du gama ekologikoak sustatzea, tratamendu fitosanitarioak ezabatzea, gure arrandegietarako ziurtapena lortzea, antibiotikoen erabilera kontrolatzea edo animaliaren ongizatea bermatuko duten jardunbideak txertatzea.

Produktu ekologiko gehiago

Gaur egun, 1.500 produktu ekologiko baino gehiago ditugu gure denda guztietan; besteak beste, nabarmentzekoak dira fruta eta barazki freskoen sortak, esnekiak, olioak eta kontserbak. Ildo hori lantzen jarraituko dugu, premia guztietarako gutxienez aukera ekologiko bat izan arte

EROSKI Natur sortako freskoak arduratsuagoak dira

Horregatik, bildu osteko tratamendu fitosanitarioak ezabatzeaz gain, aurrera egiten ari gara ekoizpen integratuko prozesuak ezartzeko eta jasangarritasunarekin dugun konpromisoa bermatu eta ziurtatuko duten hirugarren batzuekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko:

  • adibidez, GLOBAL GAPekin, nekazaritza eta abeltzaintzako jardunbide egokiak ziurtatzen dituen irabazi-asmorik gabeko erakundearekin.
  • Jatorri Deitura (JD) eta Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) nagusien eskutik.
  • MSC zigiluarekin ere lankidetzan dihardugu; era berean, itsasoak errespetatzen dituzten arrantza-tresnak erabiltzen dituzten arrantza-lekuak ziurtatzen ditu.
  • Adibide nagusiak:
    • Fruta-denda: EROSKI Natur baratxuri morea, Las Pedroñeras AGB; EROSKI Natur orburuak, Tutera AGB; EROSKI NATUR APIOA GLOBAL GAP ZIURTAGIRIAREKIN; EROSKI Natur brokolia GLOBAL GAP ZIURTAGIRIAREKIN; EROSKI Natur pikota gereziak, Valle del Jerte JD; EROSKI Natur Nafarroako zainzuriak, "Espárrago de Navarra" AGB; EROSKI Natur granada, Mollar de Elche JDB; EROSKI Natur kakia, Ribera del Xúquer JD; EUSKO LABEL NATUR letxuga; EROSKI Natur postre-laranja, Cítricos Valencianos AGB; EROSKI Natur madaria, Rincón de Soto JD; Eusko Label NATUR piperra, Gernikako piperra AGB; EROSKI Natur tomatea, La Cañada AGB; EROSKI Natur mahatsa, Vinalopó JD.
    • Haragia: Aragoiko Bildotsa AGBko NATUR arkumea; Nafarroako Txahala AGBko txahalkia, Galiziako Txahala AGBko txahalkia, EROSKI Natur Duroc txerria, EROSKI Natur Euskal Okela
    • Arrandegia: EROSKI Natur KANTAURI ITSASOKO antxoa, MSC ziurtagiriarekin; EROSKI Natur Skrei bakailaoa, MSC ziurtagiriarekin; EROSKI Natur hegaluzea, MSC ziurtagiriarekin

MSCren ikuskaritza gainditu duen Espainiako lehen banaketa-katea gara

Horrek esan nahi du saltzen ditugun arrainak itsasoko ekosistemarekiko begirunetsuagoak diren arrantza-lekuetatik datozela, zeinetan arrantza-tresna jasangarriak erabiltzen diren, eta etiketa gardenak erabiltzen dituztela kontsumitzailearentzat. Gaur egun, 348 salmahai eta 6 plataforma logistiko ditugu ziurtatuak, baina lanean jarraitzen dugu ziurtapen hori gure arrandegi guztietara hedatzeko. Gure helburua da 2020an "MSC" ekoetiketa duten arrainen salmenta bi miloi kilokoa izatera irits dadila.

Neurriz erabiliko ditugu antibiotikoak

Gure konpromisoa da horiek esku-hartze txikienaren esparruan erabiltzea, eta betiere medikuaren gainbegiradapean; hala, gure produktuetan antibiotiko-hondarrik ez dagoela bermatu ahal izango dugu.

Animalien ongizatea zaintzen dugu

Lanean jardungo dugu, gure marketako elikagaien ekoizpenak (adibidez, behikiak eta txerrikiak, edo haztegiko ekoizpena) animaliaren ongizatea zaintzen duten politikei erantzun diezaion. Hala, 2024an, gure dendetan saltzen dugun arrautzen % 100 etorriko da "lurrean" hazitako oiloetatik.

Giza eskubideengatiko errespetua zaintzen dugu

Giza eskubideengatiko errespetua zaintzen dugu gure produktuen balio-katean.

Gure denda eta prozesuen ingurumen-inpaktua minimizatu nahi dugu

Horretarako, gure marketako ontzi eta bilgarrietan ekodiseinu-irizpideak txertatzen ari gara, eta gure prozesuak Zero zaborraren eta ekonomia zirkularraren printzipioetara bideratzen jarraituko dugu. Aurrera egin dugu, halaber, dendetan eta salgaien garraioan berotegi-efektuko gas-isuriak murrizteko.

  • Denda eredu eraginkorragoen alde egiten dugu. Oñatiko Zero emisio denda Espainiako lehenengo supermerkatua izan da eraikuntza iraunkorreko BREEAM (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) ziurtagiria lortzen. Mundu mailan zigilu garrantzitsuena da. Energia kudeatzeko sistemen UNE EN ISO 50001 ziurtagiria lortu zuen Europako lehenengo denda izan zen, halaber, eta % 60ko aurrezpena lortzeraino iristen da, ohiko supermerkatuen aldean. Orain, autosufizientzia-eredurantz egiten dugu aurrera, Energia Berriztagarrien Estatuko Zentroarekin (CENER) elkarlanean garatutako proiektu baten bidez.
  • Etengabeko hobekuntza garraio-prozesuetan. Duela bi urtetik, gure garraioa arduratsuagoa da: aldaketak egin dira ibilbideen plangintzan, eta hobekuntzak kamioiak betetzeko moduan; horrenbestez, nabarmen murriztu dira atmosferara isurtzen diren CO2 emisioak. Eta lanean jarraituko dugu, ibilbideetan aurrezteko eta gidaritza-denborak, egindako kilometroak eta erregai-kontsumoa murrizteko.

Fruta itsusiak, kontzientziazio-kanpaina

Zero zaborraren alde, gure kanpainak elikagaiak alferrik xahutzeari buruzko kontzientzia harrarazi nahi die bezeroei, eta aldi berean, kontsumo arduratsuagoa sustatu. Gure dendetan, itxura eta tamainagatik bigarren kategorian sailkatutako hamahiru fruta eta barazki barietate ditugu, kalitate nutrizional eta organoleptiko osoak dituztenak, eta % 50erainoko beherapenarekin eskaini zaizkie kontsumitzaileei.

Zero zaborraren alde egiten dugu apustu, elkartasunaren mesedetan

2013an errekonozimendua egin ziguten hipermerkatu eta supermerkatu sare osoan "Zero zaborra" lortu zuen Espainiako lehen banaketa-sarea izateagatik. Baina, EROSKIN, dagoeneko 20 urte daramatzagu elikagaiak arduraz eta elkartasunez kudeatzen, tokian tokiko gizarte-erakundeekin elkarlanean: adibidez, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL), Cáritas, Remar eta Reto. Erakusgarri gisa, 2017an 4.755 tona elikagai baino gehiago eman genizkion 48 erakunderi; hau da, 2.870 familiak urtean kontsumitutako elikagai guztien baliokidea.

Prozesu zorrotz bezain aintzatetsi baten bidez zaintzen da dohaintzan emandako elikagaien segurtasuna; hala, produktu horiek beti daude iraungitze-dataren edo lehenetsitako kontsumo-dataren barruan eta egoera ezin hobean: gehieneko freskotasun konpromisoa betetzeko kentzen ditugun produktuak dira, edo, besterik gabe, ontzian akatsen bat dagoelako. Erakundeek bermatu egin behar dute elikagaien segurtasunaren eta hotz-katearen inguruko berme berberak betetzen dituztela. Zero zaborraren aldeko gure programak Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren saria jaso zuen erakusketa unibertsalaren esparruan (EXPO), eta horrez gain, "Urrezko galburua" ere lortu dugu, alegia, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) emandako sari handiena.

Bideo honetan erakutsiko dizugu nola lantzen dugun konpromiso hori, eta zer ekintza gauzatzen ditugun EROSKIn.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81