Elkarrekin hobeto eraikitzen dela uste dugulako, 5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu du konpromiso hauek prestatzen.

Modu argian eta gardenean dihardugu, eta beti jasotzen dugu bazkideen, langileen eta bezeroen parte-hartzea, baita beste interes talde batzuena ere. Gure konpromisoak eratzeko, 5.000 pertsonak baino gehiagok hartu du parte.

Argitasun eta gardentasun handiena nahi dugu gure ontziek eskainitako informazioan

Jadanik 2007rako aurrendari izan ginen gure produktuetako ontzien aurreko aldean elikadura-semaforoa txertatzen. Sistema horri esker, kontsumitzaileek begirada batean jakin dezakete zenbat kaloria, azukre, koipe, koipe ase eta gatz ematen dituen produktu baten kontsumo-errazioak, baita eguneroko kontsumoaren ehunekoak ere, kolore berde, hori eta laranjaren bidez.

Gainera, semaforoarekin batera nutrizio-informazioari buruzko beste sinbolo batzuk ere agertzen dira, eta modu errazean adierazten diote bezeroari zer mantenugai eta jatorri dituzten zenbait produktuk, eta intolerantziarik sor dezakeen osagairik duten.

Gure bazkideei entzuten diegu, hobetzeko

EROSKIn, bezeroei buruz baino gehiago, bazkideei buruz hitz egiten dugu; enpresaren erabakiak hartzean protagonista gisa parte hartzen duten bazkideei buruz. Konpainia sortu zenean, 70eko hamarkadan, helburua zen kontsumitzaileei kalitate handieneko produktuak ematea, ahalik eta prezio onenean; gaur egun, aldiz, elikadura orekatua eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko kontsumo arduratsua sustatzen aurrendari izan gaitezela eskatzen digute kontsumitzaileek. Gaur, gure bestelako ereduak gizartearekiko eta munduarekiko konpromisoa berritzen du. Eta konpromiso horiek 5.000 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin prestatu dira, bazkide, langile eta bezeroen artean, baita instituzio, administrazio publiko, GKE eta beste erakunde batzuen parte-hartzearekin ere, datozen urteotan jorratuko ditugun lan-ildoetan aurrera egiteko. Osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko hamar konpromiso, garena eta egiten duguna goresteko aukera ematen, eta jarraitu beharreko bidea erakusten digutenak.

Bideo honetan erakutsiko dizugu nola lantzen dugun konpromiso hori, eta zer ekintza gauzatzen ditugun EROSKIn.

Konpromiso guztiak ikusi

Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81