APIRILA · HILABETE SOLIDARIOA

Gaixotasun degeneratiboentzako laguntza

Donazioa egin nahi dut!

Gaixotasun degeneratiboak zelulen higadurak eragindakoak dira. Denbora igaro ahala, gorputzeko zelulak degeneratu egiten dira, eta horrek, aldi berean, organo eta ehunen funtzionamendu ona kaltetzen du. Horixe da patologia mota horiek sortzeko kausa nagusia. Osasungarriak ez diren bizi ohiturek ere eragin ditzakete. Horien artean honako hauek dira ohikoenak: gaixotasun neurodegeneratiboak, istripu zerebrobaskularrak, garuneko infekzioek eragindakoak, garuneko tumoreak, garezur entzefaloko traumatismoak eta gizakiaren garapen ebolutiboan sortzen diren beste gaixotasun arraro batzuk. Zelulen higadura hori sintoma ezberdinen bidez ager daiteke, kaltetutako organo edo sistemaren arabera. Hala, gaixotasun degeneratibo ohikoenak nerbio sistema zentralari eragiten diotenak dira, hala nola Parkinsona edo Alzehimerra.

Etengabeko neuroerrehabilitazioa funtsezkoa da gaixo horientzat. Haien bizi kalitatea hobetzeko, gaixotasun kronikoak baitira, eta gaixoen egunerokotasunari eragiten baitiote. Normalean, autonomia pertsonala galtzen joaten dira, gero eta gehiago, eta mendekotasuna sortzen da, hau da, hirugarren pertsona baten laguntza behar izaten dute. Gaur egun, ez dago sendatzeko tratamendurik, baina horrek ez du esan nahi errehabilitazio terapiarik ez dagoenik gaixoen ondoezak eta minak arintzen laguntzeko. Terapia horiei esker bakarrik lor daiteke maila funtzionalean hobekuntza, osasun egoera eta bizi kalitatea indartzen lagunduz, bai norberarena, bai familia edota zaintzaileena.

Alzheimerra, gaixotasun degeneratibo ohikoenetako bat, bikoiztu egingo da datozen hogei urteetan. Tratamendurik gabe eta bizi itxaropena gero eta handiagoa izanik, osasun eta laguntza sistemak kolapsatu egin daitezke. Zientzia da gaixotasun horri aurre egiteko bide bakarra.

federacion-asem Logo Aemif esclerosis-multiple-euskadi pasqual maragall
Gaixotasun degeneratiboentzako laguntza

Asociación Gallega contra las Enfermedades Neuromusculares – ASEM Galicia

ASEM Galicia Gaixotasun Neuromuskularren Elkarteen Espainia osoko sare zabal bateko kide da. ASEM Galicia-ren zeregina da gaixotasun mota horiek dituztenen errealitateari eta behar espezifikoei buruzko informazioa zabaltzea eta jendea sensibilizatzea.
Webgunera joan

Asociación de Esclerosis múltiple de Ibiza y Formentera – AEMIF

Asociación de Esclerosis Múltiple de Ibiza y Formentera jatorri neurologikoko ezgaitasun fisikoa (hartutako kalte zerebrala, gaixotasun neurodegeneratiboak eta muineko lesioak) duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea helburu duen erakundea da.
Webgunera joan

Fundación Esclerosis Múltiple Eugenia Epalza Fundazioa

Fundazio honek, probintzia bakoitzeko errehabilitazio integralerako zentroen bidez, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonentzako arreta espezializatuko eredu bat diseinatu eta martxan jarri du, parte hartzeari eta bizi kalitateari buruzkoa.
Webgunera joan

Pasqual Maragall Fundazioa

Pasqual Maragall Fundazioa ikertzen ari da Alzheimerrari irtenbide bat aurkitzeko eta gaixoen eta haien senideen bizi kalitatea hobetzeko. Gaixotasunaren detekzio goiztiarrean eta prebentzioan jartzen du fokua, Alzheimerrik gabeko etorkizun bat lortzeko.
Webgunera joan

Apirilean hau bildu dugu:

Eskerrak eman nahi dizkizugu 90.500€ baino gehiago bildu ditugulako, hurbilen dugun elkartearen bitartez, gaixotasun degeneratiboak dituzten pertsonei laguntzeko.

icono
888.906 dohaintza
icono
129.834 euro bildu dira