Web bidez jardueretan izena emateko baldintza orokorrak
Izena eman duzun jardueran (aurrerantzean “Jarduera”) parte hartzen duzun bitartean honako hauek betetzera konprometitzen zara:
Enpresako langileen aginduak, gomendioak eta instrukzioei kasu egitera eta haiek betetzera.
Adingabeekin etorriz gero, haien kontrolaren eta zaintzaren erantzukizuna hartzea Jarduerak irauten duen denbora osoan. Baldintza hauek onartzeak eta jardueran izena emateak berekin dakar aita, ama edo legezko tutoreak EROSKI S. COOP.i baimena ematen diola —eta behean sinatzen duenaren baimena egiazkotasuna modu efektiboan egiaztatu du hark—, adingabearen datuen tratamendurako, hura identifikatzeko xedearekin.
Jarduera garatzen den bitartean eta jardueraren ezaugarriak aintzat hartuz, pertsonengan edo antolatzaileen edo hirugarrenen ondasunetan kalteak saihesteko zuhurtzia-neurri egokiak hartzera konprometitzen da.
Jabetuta dago Jarduera antolatzen duen enpresak ez duela erantzungo erabiltzaileak Jarduera garatzen den bitartean izandako istripuen aurrean, baldin eta Jarduera antolatzen eta garatzen den bitartean enpresaren dolo edo erru larriaren zuzeneko ondorioa ez bada. Erabat informatuta dago inguruabar horretaz.
Informatua izan naizela Jardueran zehar EROSKI, S. COOP.ek parte-hartzaileen argazkiak atera ahal izango dituela, eta haien irudiak grabatu ere bai. Horrek berekin dakar sinatzaile honi, Jarduerako gainerako parte-hartzaileei bezala, argazkiak atera ahal izango zaizkiola edo grabatu ahal izango dela Jardueran zehar, eta Jardueran zehar burutzen diren gainerako gertakizun osagarrietan ere bai.Debekatuta dago bertaratutakoek argazkiak edo grabaketak egitea, baldin eta hartu-emanetan konprometitutako kaltetuek baimenik ez badute. Hala eta guztiz ere, Eroski, S. COOP.ek ez du bere gailuen bidez egindako irudiak erakarri ahal izango lituzkeen tratamenduaren erantzukizunik.
EROSKI, S. COOP.ek sinatzaile honi adierazi diola argazkien eta/edo grabazioen xedea dela kooperatibak bazkide kontsumitzaileentzako egiten dituen jarduerekin lotutako albisteak eta informazioak ilustratzea, eta zentzu zabal eta orokorrago batean, kooperatibaren jarduera orokorrarekin lotutakoak ere bai.
Argazki eta/edo irudi horiek argitaratu ahal izango direla EROSKI, S. COOP.en (edo EROSKI Taldeko beste edozein sozietateren) webguneetan, EROSKI Taldearen sare sozialetan, izaera informatiboko (Memoria etab.) eta/edo publizitate-izaerako aldizkarietan eta beste edozein argitalpenetan (Kooperatibaren eta/edo EROSKI Taldeko beste edozein sozietateren barne-erabilerakoetan nahiz publiko orokorrari zuzendutakoetan), aurkezpen publikoetan (barne-erabilerakoetan nahiz publiko orokorrari zuzendutakoetan), eta oro har, inolako mugarik gabe, edozein komunikazio-kanaletan, aurreko puntuan adierazitako helburuak ilustratzeko. Horrek guztiak, halaber, aukera ematen dio EROSKI, S. COOP.i sortutako irudian egin beharreko tratamendua, aldaketa, egokitzapen eta/edo doikuntzak egitea, EROSKI, S. COOP.ek nahi dituen helburuetarako erabili ahal izateko.
Idazki honen bidez, parte-hartzailea jakinaren gainean dagoela eta beraz onartzen duela berari argazkia ateratzea edo grabatzea Jardueran bertan eta Jarduerak irauten duen bitartean egiten diren jarduera osagarrietan, EROSKI, S. COOP. aitortuz egile gisa.Onarpen hori luzatzen zaie, orobat, lehen adierazitako helburuetarako, Jardueran izena eman duenari laguntzen dioten eta legez bere kargura dauden adingabeei.
Sinatzaileak mundu-mailako lizentzia ematen diola EROSKI S. COOP.i, ez-esklusiboa, royaltyrik gabea (doakoa) behin betiko izaerarekin, bere irudia eta lehen aipatutako laguntzaile adingabeena erabiltzeko, banatzeko, haiekin obra eratorriak egiteko eta erakusteko eta eduki hori exekutatzeko lehen adierazitakoari lotuta.EROSKI S. COOP. ez duela erantzukizunik izango eduki hori software sozialeko tresnetan txertatzearen ondorioz hirugarrenek egin ditzaketen erreprodukzioei dagokienez.
EROSKI S.COOP.ek beretzat gordetzen duela ekitaldia bertan behera uzteko eskubidea antolatzaileek justifikatutakotzat jotzen dituzten arrazoien ondorioz.
Jardueretarako izen-emateak jarduerak egin baino 48 ordu lehenago itxiko direla.
Sinatzailearen irudia eta datuak (eta bere kargura dituen adingabeena ere bai, egoki bada) izaera pertsonaleko datuen babesa arautzen duten Lege-xedapenen arabera tratatuko dira; datuen horien arduraduna eta titularra EROSKI S. COOP. da eta pribatutasun-politikaren arabera tratatuko ditu, egoki bada, lehen aipatutako helburuak betetzeko eta jardueraren izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzeko. Parte-hartzaileak baimena ematen du bere irudia denbora-mugarik gabe erabilia izan dadin, baina, nolanahi ere, beretzat gordetzen du errebokatzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea; eskubide hori edozein unetan erabili ahal izango du, bere gainerako datuak atzitzeko, zuzentzeko eta haien aurka egiteko eskubideekin batera. Horretarako, idatziz jo beharko du, Tailerrak erreferentziarekin, bere NANaren kopia batekin, Sail Juridikoarengana, helbide honetara idatziz: San Agustin auzoa, z.g., 48230 Elorrio, Bizkaia.
¡Upps!
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu